IDIOMA    
   EUSKARA IKASTEN    HEZKUNTZA    KULTURA    ARGITALPENAK    LAGUNTZAK    TOPONIMIA    LEHIAKETAK   






Musika: Xabi San Sebastian Kursaalean

Xabi San Sebastian (Donostia 1967) kantari eta gitarra jole donostiarrak musika emanaldia eskainiko du otsailaren 19an, 20:00etan, Kursaaleko Ganbera aretoan. Sarrera: 12 €. Izotz eta Alboka taldeekin aritu ondoren, 2004an aurkeztu zuen bakarkako lehen diskoa: "Orai".
Orain "Ospela" diskoa atera du plazara bere inguruan elkartu den talde berri batekin.

Osorik irakurri
 

2010-02-18

Gizartea
2008an baino lagun gehiago izan ziren iaz Kursaalen
Kursaaleko arduradunek 2009ko balantzea egin dute eta 569.328 lagun izan ziren antolatutako 285 ekitaldietan. Iaz 2008an baino ikuskizun gutxiago izan baziren ere, orduan baino 9.246 ikusle gehiago hurbildu ziren kongresuen jauregira. Kongresuen %40 nazioartekoak izan ziren, eta datu hori ere nabarmen hazi zen, izan ere, 2008an %10 izan ziren nazioartekoak. 2010erako 24 kongresu daude hitzartuta.
- 2008an baino jende gehiago joan da Kursaalera Irutxuloko Hitza
- Kursaala handitzeko lanak 2012an amaituko dira Berria
- El Kursaal se internacionaliza El Diario Vasco
- El Kursaal cierra el año con un superávit de 703.000 euros y más asistentes que en 2008 Noticias de Gipuzkoa (I)
- La ampliación podría estar finalizada en el mejor de los casos en 2012 Noticias de Gipuzkoa (II)
- El Kursaal supuso un impacto económico de 54 millones de euros en 2009 Gara
- El Kursaal espera terminar las obras de su ampliación en 2012 El País
- El Kursaal registra un superávit de más de 700.000 euros en 2009 El Mundo

Garraioak
Benta Berriko autobus lineak kalitatezko ziurtagiria jaso du
Donostiabusen Benta Berri lineak AENOR-en kalitatezko ziurtagiria eskuratu du, autobus guztiak gurpildun aulkientzat egokituta izateagatik, maiztasun egokia izateagatik eta geltokietako pantailetako informazioa betetzeagatik. Autobus linea horrek 10.000 bidaiari inguru izaten ditu egunero. Datorren urtean Altzako autobus lineak sari hori eskuratzea du helburu dbusek eta dagoeneko hasi da horretarako neurriak hartzen.
- Benta Berriko autobusak kalitatezko ziurtagiria jaso du Irutxuloko Hitza
- Las tres principales líneas de dBus, con calidad certificada El Diario Vasco
- Donostiabus aspira a certificar la calidad de las líneas usadas por el 40% de sus viajeros Noticias de Gipuzkoa

Gizartea
Sei radar jarriko dituzte martxoan
Martxotik aurrera sei radar izango dira Donostian. Gidariak hainbat gunetan baimendutako abiadura baino azkarrago ibiltzen direlako hartu du erabaki hori Udalak. Kontxa, Otxoki eta Begiristain Doktorearen pasealekuetan, Sibilia eta Fernando Sasiain kaleetan eta Tolosa hiribidean jarriko ditu radarrak. Instalazioa eginda dago jada baina ez dira martxan jarriko bide-seinaletan adierazi arte.
- La velocidad será controlada por radar en seis puntos de San Sebastián a partir de marzo El Diario Vasco

Kultura
Aldundiak San Telmo Museoa proposatu du Gipuzkoako beste museoen ardatz izateko
Gipuzkoako Foru Aldundiak museoak antolatzeko plana aurkeztu zuen atzo, eta horren arabera, San Telmo Museoa Gipuzkoako beste museoen ardatz izatea nahi du. 2011n zabalduko duten museoak Gipuzkoako gizartearen bilakaeraren eta hori eragin duten faktoreen erakusle izan behar duela uste du Aldundiak. Bestalde, Basque Culinary Center, Zientziaren Kutxagunea eta Untzi Museoa bakoitza bere esparruko ardatz bezala ezartzen ditu.
- San Telmo Gipuzkoako beste museoen ardatza izatea nahi dute Irutxuloko Hitza
- Gaikako sareetan antolatu nahi ditu Aldundiak Gipuzkoako museoak Berria
- Gipuzkoako museoen arteko harreman sarea sortuko du Aldundiak Gara
- San Telmo será el escaparate del resto de los museos de Gipuzkoa El Diario Vasco
- La Diputación plantea agrupar los recintos en torno a la historia y la memoria Noticias de Gipuzkoa
- Los museos suman fuerzas El País

Literatura
Oteizaren poemetan oinarritutako errezitaldia eskainiko dute Ernest Lluch kultur etxean
Patxi Santamaria eta Inaxio Tolosa aktoreek Oteiza: textos y otros poemas emanaldia eskainiko dute gaur, 19:30etik aurrera, Ernest Lluch kultur etxean. Ikuskizunean Patxi Santamariak Jorge Oteizaren poemak irakurriko ditu eta Inaxio Tolosak, berriz, klarinetearen doinuekin lagunduko ditu haren hitzak. Emanaldia doan izango da.
- Patxi Santamariak eta Inaxio Tolosak soinu jolas bihurtu dituzte Oteizaren idatziak Irutxuloko Hitza
- Oteizari zerion poesia, oholtzan Berria
- Oteizaren poema eta testuetan oinarritutako ikuskizuna, Donostian Gara
- Recital de textos y poemas de Oteiza en Ernest Lluch El Diario Vasco
- Un recital rescata la extraordinaria obra poética de Jorge Oteiza Noticias de Gipuzkoa

Artea
Julia Otxoak erakusketa zabalduko du gaur Kutxa Boulevard aretoan
Julia Otxoa idazle donostiarrak arte grafiko bihurtu du bere azken lana, eta gaur arratsaldean zabalduko du erakusketa Kutxa Boulevard aretoan. Poesía visual erakusketa 32 argazkiz osatua dago eta ironia, kritika eta lirika uztartzen ditu. Erakusketa martxoaren 10a arte egongo da zabalik.
- Julia Otxoa combina lirismo y crítica en su poesía visual El Diario Vasco

Musika
Xabi San Sebastianek kontzertua eskainiko du bihar Kursaalen
Xabi San Sebastian abeslari donostiarrak kontzertua emango du bihar Kursaalen. San Sebastianek duela urtebete kaleratutako Ospela diskoko abestiak interpretatuko ditu. 20:00etan hasiko den kontzertuan Niko Etxart gonbidatu gisa izango da. Bestalde, Rodrigo Leao abeslaria izango da igandean Donostian. A mae diskoa aurkeztuko du 19:00etatik aurrera Victoria Eugenia Antzokian; emango duen kontzertuan.
- Xabi San Sebastianek Ospela diskoa joko du zuzenean Irutxuloko Hitza (I)
- Malenkonia gozoz beteko du Rodrigo Leaok Victoria Eugenia Irutxuloko Hitza (II)
- Bere ale propioenak eskainiko ditu bihar Xabi San Sebastianek El Diario Vasco



http://www.euskaraz.net/Euskara_Ikasten/EuskaraIkasteko

http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/Mugi/Mugi57

http://www.euskaraz.net/donostia-soziolinguistika

http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/Gida

http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Mitxelena

AGENDA
 
  Musika: Ukbill gaur
  Musika: Xabi San Sebastian gaur
  Bisita Gidatua: Donostia estralurtar batek ikusita gaur
 
|| 2010 - Otsaila  ||
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
   
  Hurrengo hitzorduak
 http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Egutegia

http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Auzoka/Auzoka101

http://www.euskaraz.net/Euskara_Ikasten/Aurkezleak/Kirol_eta_aisialdi_ekitaldietako_aurkezleak_2009.pdf

http://www.euskaraz.net/Euskara_Ikasten/Hiztegiak

http://www.euskaraz.net/badakit

http://www.euskaraz.net/Euskara_Ikasten/Hiztegiak/Sakelakoa

http://www.euskaraz.org/donostia

http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/HerriLiteratura

http://katalogoa.donostiakultura.com/indexeusk.html

http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa

http://www.euskaraz.net/Plan_Orokorra

http://www.euskaraz.net/Argitalpenak/EuskararenArauak

http://www.eragin.com/patronatua/PLANGINTZA2009/html_beta/