plazaberri_goi
Agnes Lewis eta Margaret Gibson, XIX. mende bukaerako filologo eskoziarrak PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Pruden Gartzia   
2010-02-18

Gau eta egun liburu artean murgilduta bizi garenontzat (eta hau literalki ulertu behar da kasu batzuetan) galdera oinarrizkoa izaten da liburu horien egileei buruz, haien bizitza eta lanei buruz, zerbait jakitea, edo ezer interesgarririk jakitera iristea, bitxia, are txundigarri edo aztoragarria bada, hobe. Kasurik gehienetan idazleak, hots, literatoak, izaten dira gure kuriositatearen biktima nagusiak, edota inoiz edo beste antzeko estatusa duten bestelako egile batzuk, alegia, saiakera egileak (pentsalariak, zientzilariak...) normalki intelektual gisa sailkatu ohi ditugunak. Baina nora iritsiko ginateke gure kuriositatea horietako multzo zehatz batean pausatuko balitz, adibidez, filologoen baitan?

thumb_01_the_sisters_of_sinai

Pruden Gartzia: Emakume filologoak 88,36 Kb

 
Antonio Zavalaren omenetan eta ohoretan PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Jabier Kaltzakorta   
2010-02-17

Denborak etengabe egiten du aurrera. Inoizka besterik iduritzen bazaigu ere, denborak ez du inoiz kerarik ez geldialdirik egiten. Zenbat eta urtez osatuago egon, gainera, hainbat eta zoroagoa eta lasterragoa iruditzen zaigu denboraren joana. Egunen joan-etorri geldigabeari, askotan, azpian hartzen gaituen gurpil errukigabearen tankera hartzen diogu.

Urtebete baino gehiago da Antonio Zavala hil zela. 2009ko urtarrilaren 2an hil zen, eta bezpera-bezperagoan izan ziren, Xabierren, hileta-elizkizunak. Egun hotz bezain argia zen. Nafarroako zeru oskarbiak urdin bizi aparta eskaintzen zigun hara hurbildu ginen euskaltzaleoi. Hodeiertzean elurturik zeuden mendi-gailurrak. Nafarroako lautadetara sartzea zeru-lurrak zabaltzea bezalakoa zen.

thumb_antonio_zavala

Jabier Kaltzakorta: Antonio Zavalaren omenetan eta ohoretan 78,78 Kb
 
Xabier Amuriza eta Jon Aurre, euskal koplen inguruan PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2010-02-15
Otsailaren 11n, Euskaltzaindiaren egoitzan, Xabier Amurizak eta Jon Aurrek koplak izan zituzten hizpide, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako herri literaturari buruzko jardunaldien lehen saioan. Jardunaldi horiek  "Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" dute izena eta martxoaren 11a arte egingo dira, Akademiaren egoitzan.

2002. urtean, Euskaltzaindiak eta Bilbo Zaharra Euskaltegiak hitzarmena sinatu zuten, euskal kultura sendotzeko asmoz. Ordutik hona, euskal kulturaren inguruko ekimen ugari antolatu ditu Euskaltegiak, Akademiaren egoitzan. "Herri Literatura (koplak, berso-paperak, bat-batekoak eta baladak") jardunaldien hurrengo saioa otsailaren 18an izango da, iluntzeko 19:00etan. Bertan izango dira Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazu.

thumb_2010-2-11.bilbo_zaharra.xabier_amuriza_eta_jon_aurre_010

 
Juanjo Zearretaren hilberri-txostena PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Jose Luis Lizundia   
2010-02-12

Hona hemen Jose Luis Lizundiak idatzitako Juanjo Zearretaren hilberri-txostena.

thumb_lizundia_hiltxostena

Jose Luis Lizundia: Juanjo Zearreta Euskaltzaindian eta euskalgintzan 119,97 Kb

Juanjo Zearretaren irudiak 17,74 Mb

 
Rogert Idiarten hilberri-txostena PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Jean-Louis Davant   
2010-02-11
Urtarrilaren 29an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2009an hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Antonio Zavala euskaltzain osoa, Santiago Ezkerra euskaltzain urgazlea, Juri Zytsar ohorezko euskaltzaina, Roger Idiart euskaltzain urgazlea, Mikel Atxaga euskaltzain urgazlea eta Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazlea.

Hona hemen Jean-Louis Davant euskaltzain osoak idatzitako Roger Idiarten hilberri-txostena.

thumb_davant_hiltxostena

Jean-Louis Davant: Roger Idiart (1931-2009) 66,02 Kb

Roger Idiarten irudiak 6,80 Mb

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1 / 57
Literatura Terminoen Hiztegia

AZKUE fundazioa

banner_oeh

2010 Urtarrila 2010 Otsaila 2010 Martxoa
Al As Az Og Or Lr Ig
Astea 5 1 2 3 4 5 6 7
Astea 6 8 9 10 11 12 13 14
Astea 7 15 16 17 18 19 20 21
Astea 8 22 23 24 25 26 27 28

Saioa hasi

RSS
© 2010 Euskaltzaindia. Ikus lege-oharra