gipuzkoakultura.net gaur
JARDUERAK
Artelekuko Mugimenduzko irudien laborategian parte-hartzeko azken egunak
Martxoaren 3tik 5era, Artelekuk Mugimenduzko irudien laborategia hartuko du Animac Artelekun 2010 jaialdiko programazioaren osagarri gisa. Mintegietako edo tailerretako batean hartu nahi baduzu, bidali zure datuak, CVa eta motibazio gutuna arteleku@gipuzkoa.net helbidera otsailaren 22a baino lehen.
"Artelekuko Mugimenduzko irudien laborategian parte-hartzeko azken egunak" osorik irakurtzeko
Etxahun-Iruri, kultura zuberotarraren arima
Aurtengo KOLDO MITXELENA Kulturuneko Iparraldea Bertan! zikloan, Etxahun-Iruriri (1908-1979) tartetxo berezia egingo diogu. Txirularia, kantagilea, bertsolaria eta bederatzi pastoralen egilea, Pierre Bordazarre Zuberoako Iruri herriko Etxhaunia etxean jaio zen 1908an eta, ohitura zaharra jarraituz, Etxahun goitizena hartu zuen.
"Etxahun-Iruri, kultura zuberotarraren arima" osorik irakurtzeko
ERAKUSKETAK
Laster KMK-ko Ganbaran... Basque sketches: ilustratzaile militar britainiarrak Lehen Karlistaldian
Duela aste batzuk, Bizitzaren antzara-jokoa erakusketak KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara utzi zuen; baina, laster, beste erakusketa bat izango dugu: martxoaren 2tik apirilaren 30era, Lehen Karlistadako militar britainiarren ilustrazioak ikusi ahal izango ditugu.
"Laster KMK-ko Ganbaran... Basque sketches: ilustratzaile militar britainiarrak Lehen Karlistaldian" osorik irakurtzeko
LIBURUTEGIAK
Shakespeare zineman
Urtarrilaren 15etik 20ra, William Shakespeare izango da KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekako protagonista. Izan ere, antzerkigile ingeles handiaren zinemaratutako lanak eskainiko dizkizuegu.
"Shakespeare zineman" osorik irakurtzeko
ONDAREA
Gipuzkoako lurralde historikoko museoak antolatzeko plana
Gipuzkoako museoen zerbitzuaren eta kudeaketaren kalitatea hobetzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak Gipuzkoako lurralde historikoko museoak antolatzeko plana aurkeztu du. Horren arabera, Gipuzkoako museoak sare tematikoetan multzokatuko dira ondare osoa koordinatzeko.
"Gipuzkoako lurralde historikoko museoak antolatzeko plana" osorik irakurtzeko
ARGITALPENAK
Javier Garayalderen argazkiak GureGipuzkoan
Gipuzkoako Foru Aldundiko
Kultura eta Euskara Departamentuak Javier Garayalderen argazki bilduma eskuratu du berriki. Pixkanaka, argazkiak GureGipuzkoara igotzen ari dira guztion eskura egoteko. Dagoeneko, 1972ko Mendikotako maskaradaren eta Ez dok hamairu taldearen argazki bildumak igo dituzte.
"Javier Garayalderen argazkiak GureGipuzkoan" osorik irakurtzeko
GIPUZKOA ATZO ETA GAUR