EuskalNatura.net
tximeleten gida
 
EuskalNatura.net
 
 
 
 
Click on the slide!

Bisporella citrina

Jangarria izan ez arren, onddo askomikoto txiki ezagun eta deigarrienetariko bat da, garatzen dituen askomen kolore hori deigarriaren ondorioz. Ustelketa-prozesuan diren egurretan hazi ohi da; hots, saprofitoa da, eta harizti, pagadi eta bestelako baso hostoerorkorretan hazi ohi da. Udan eta…

Gehiago...
Click on the slide!

Uhandre piriniarra (Calotriton asper)

Oso espezie interesgarria da Piriniotako iboi eta ur-lasterretan bizi den endemismo hau; izan ere, bere anatomia, fisiologia eta moldapenak direla eta glaziaziotan Europa osoan bizi ziren uhandreen eredutzat har daiteke (Aihartza, 1992). Glaziazioak amaitzean, klimaren epelketaren aurrean, goi-mendietan babesa aurkitu…

Gehiago...
Click on the slide!

Lanperna txarra (Amanita pantherina)

Euskal Herriko basoetan ongi hedaturiko Amanita bat dugu hau. Forma erraz asko bereizgarria izateaz gain, eraztuna eta bolba dela eta, kolore grisa du, bere generokoen artean ez oso arrunta. Taxonomia::Erreinua: Fungi Phyluma: Basidiomycota Klasea: Basidiomycetes Ordena: Agaricales Familia: Pluteaceae Generoa:…

Gehiago...
Click on the slide!

Ipar-katamotza (Lynx lynx)

Europako felidorik handiena da ipar-katamotza. XIX. mendearen erdi aldera banaketa zabala zuen Europa osoan, baina giza jardueraren eraginez, leku ezkutu eta helezinenetara baztertua izan da. Euskal Herrian 1936an ehizatu zen azken katamotza  Alaitzen (Nafarroa); halere, badirudi oraindik geratzen direla Nafarroan…

Gehiago...
Click on the slide!

Apolo tximeleta (Parnassius apollo)

Mendi-inguruetako tximeleta enblematioenetariko bat da Apolo tximeleta. 800 metrotik gorako altueran bizi ohi da, eta Europako mendigune gehienetan aurki daiteke. Habitat Arteztarauaren (CEE/92/43) IV. eranskinean aipatzen da, eta babes hertsia behar duten interes komunitarioko espezietzat jotzen denez, babestu beharreko espeziea…

Gehiago...
Frontpage Slideshow (version 2.0.0) - Copyright © 2006-2008 by JoomlaWorks
Euskal Herriko natura eta zientziaren ataria
 
albisteak
EuskalNatura
Antropologia
Astronomia
Biologia
Fisika
Geologia
Ingurugiroa
Kimika
Klimatologia
Natura
Paleontologia
Teknologia
azken fitxak
News image
News image
News image
News image
News image
News image
portadan

Anfibio exotikoen kudeaketari buruzko ikastaro teknikoa
Natura | 2010.01.18
ImageAranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia behatokiak Herpetofauna inbaditzailea kontrolatu eta erauzteko teknikak eta metodologiak izeneko ikastaro teknikoa antolatu du otsailaren 19an eta 20an. Bertan, Euskal Herriko eta Iberiar penintsulako anfibio exotikoen eta horiek kudeatzeko tresnen inguruan arituko dira hainbat aditu. Izena ematea otsailaren 1etik 16ra artean egin beharko da 25 euroren truke (bazkideek 12).
 
albiste gehiago

Anfibio eta narrastien kudeaketari buruzko jardunaldiak

Natura | 2009.11.30

Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia behatokiak antolatuta, Anfibio eta narrastien kudeaketarako tresnak izeneko jardunaldiak izango dira abenduaren 18 eta 19an Elkartearen Donostiako egoitzan. Iberiar penintsulako eta Frantziako hainbat lantaldek animalia talde horiekin egiten diharduten lanaren berri ezagutzeko aukera izango da; hala nola muskerrekin, dordokekin, sugeekin, arrabioekin lanean dabiltzan lantaldeetako ordezkariak izando dira bertan. Izen-emateak 25 euro (15 bazkideek) balio du, eta abenduaren 16ra arte egin ahal izango da.


Biodibertsitatearen dibulgazioa hizpide Atarian

Natura | 2009.11.24

Datorren ostegunean, hilak 26, biodibertsitatearen dibulgazioa ardatz izango duen mahaingurua izango da Gasteizko Salburua hezeguneko Ataria interpretazio-zentroan. Bertan, Biodiversidad Virtual proiektuko Antonio Ordoñezekin eta Mario Sáez de Buruaga dibulgatzailearekin batera, Antton Alberdi EuskalNatura.net-eko kidea izango da. Hitzordua arratsaldeko 19.00 da, eta sarrera librea izango da.


Urpeko argazkilaritzan murgiltzeko aukera Gasteizko Atarian

EuskalNatura | 2009.11.16

Datorren ostegunean, azaroaren 19an, Gasteizko Salburuko hezeguneen Ataria interpretazio zentroan itsaspeko argazkilaritzari buruzko hizketaldia antolatu du euskalnatura elkarteak. Alex Iturrate argazkilariaren laguntzaz, urpeko argazkilaritzari buruz ikasteko aukera paregabea izango dugu bertan, eta baita “Kantauri: ikuspegiak eta begiradak” erakusketako argazkiak nola lortu ziren ezagutzekoa.


Genoma sekuentziatua 3.000 euroren truke

Biologia | 2009.11.09

Giza genoma osoak sekuentziatzeko kostuak behera eta behera jarraitzen du. 2003 urtetik, giza genoma osoa sekuentziatzeak 300 milioi dolarreko kostua zuenetik, prezioak behera egin du etengabe. Aste honetan Kaliforniako (AEB) Complete Genomics enpresak giza genoma osoa 4.400 dolarren (3.000 euro inguru) truke sekuentziatzen duela azaldu berri du Science aldizkarian. Sekuentziazio merke horrek gaixotasunen eragileak diren geneen ikerketari bultzada nabarmena eman diezaike.


saioa
Erregistratu nahi? Kontua sortu
bilatu
erabiltzaileak
371 erabiltzaile
0 gaur
9 aste honetan
31 hilabete honetan
Azkena: Hillary
interesgarria
Deskargak
asteko bideoa


Non dago amarrua? Esperimentu honetan iman arrunt bat jartzen da material bitxi baten gainean. Hasiera batean ezer gertatzen ez bada ere, material hau nitrogeno likidoaren laguntzaz 77 K (-196 ºC) azpitik hoztean supereroale bilakatzen da. Orduan, imanak sortutako eremu magnetikoaren lerroak “harrapatzen” ditu supereroaleak, Meissner efektua izenaz ezagutzen dena gertatuz. Imanak materialaren gainean lebitatzen du, edo alderantziz, hau esekita izan dezake. Berriro tenperatura handitzean, supereroale izaera eta efektu harrigarri hauek galdu egiten dira.  
EuskalNatura.net elkartea 2009. Eduki guztiak (galeriako argazkiak salbu) Creative Commones by sa lizentziapean argitaratu dira.
Webgune honen helburua informatzea da eta horretarako eskura ditugun baliabideak erabili ditugu.
Inork edukiotakoren batek inoren eskubideak urratzen dituela uste badu, esan eta berehala kenduko dugu.
Galeriako argazkiak erabiltzaile bakoitzarenak dira, eta ez lizentzia askekoak.