Bizitza unibertsitariotik mundu Solidariora.
2007tik Mondragon Unibertsitateko Pedro Biteri y Arana Ikastetxe Nagusian bizi diren ikasleek, euren formazio unibertsitarioa osatzeko egiten dituzten hezkuntza jarduera eta kultur jardueren artean Solidaritatearen aldeko ekimen bat landu dute. Esfortzu hau “Haima Proiektuan” gauzatu da. Gaur egun, unibertsitateaz gain, 24 ikaslek eta Gipuzkoako hainbat erakunde solidariok parte hartzen dute.
Ikasturte honetan hasita, proiektu honek bi urteko iraupena izango du. Lehenengo urtean norberaren formazio eta sentsibilizazioa landuko da, kooperazioaren barnean dauden gai guztien bidez: garapenerako hezkuntza, bidezko merkataritza, iparra- hegoa harremanak... eta bigarren urtean proiektuaren definizioa eta diseinua landuko da, baita hau finantzatuko duten iturrien bilaketa ere.