Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Mondragon Unibertsitatea

Atalak
sectionbanner.gif

MUkide

Sarrera MUkide

MU mailan sortutako lan-talde batek, Mondragon Unibertsitateko Ikasle Ohien Elkartea, MUkide, sortzeko asmoarekin lanean daramazki hilabete batzuek.

 

Elkarte honen helburua ondorengoa da: "gure unibertsitatearekin harremana mantendu, ikaskide izan zirenekin eta beste ikasle ohi guztiekin komunikazio kanala izan daiteken sarea eta partaidetza foroak sortu. Egungo ikasleekin ere lankidetza espazioak definitu, unibertsitatearen eta inguruko gizarte eta ekonomia garapenari lagunduz eta beti ere, MUko balioak (lankidetza, berrikuntza, partaidetza, gizartearekiko ardura, pertsona garatu gizartea eraldatzeko) errespetatuz eta elkarte honetako partaideei balio gehigarria emanez".

 

Dagoeneko, MU osatzen duten zentruetan ikasitako 8.811 ikasle ohi dauzkagu eta guztiei, ekintza proposamen bat luzatu nahi diegu elkartearen helbururari jarraituz: webgune propioa, on-line zerbitzuak, aldizkariak, kirol zerbitzuak, liburutegi zerbitzua eta bertako baliabide informatikoen erabilpena, lan-poltsa propioa, MUko instalazioak, zerbitzu finantzarioak, lehiaketak, konferentziak, hitzaldi eta mahai-inguruak, bisita gidatuak, ospakizunak, network propio eta nazioartekoa, deskontuak, etabar.

 

Proiektua martxan jartzeko, ikasle ohien datu basea eguneratzen gaude eta halaber, MUkide@mondragon.edu helbidea aktibatu dugu, gurekin harremanetan jartzeko

 

Ikasle ohien elkarte honetan, MUn ikasketak egin dituzten pertsona guztiak hartuko ditugu kontutan (unibertsitatea sortu zenetik, eta baita ere aurretik, MGEP, ETEO eta Irakasle Eskolan ikasketa unibertsitarioak egin zituztenak). Master, graduondo eta aditu ikasketak egindakoek ere parte-hartzeko aukera izango dute.