Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Albisteak

Atalak
sectionbanner.gif

Albisteak

Sarrera Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea Albisteak Telebista Interneten aztertuko du Komunikaldien V. aldiak martxoaren 10ean

Telebista Interneten aztertuko du Komunikaldien V. aldiak martxoaren 10ean

2010/03/02 16:53

Martxoaren 10ean Komunikaldiak egingo dira HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, eta oraingo honetan, gaia izango da Telebista Interneten.

Komunikaldiak plaza bat dira unibertsitatea eta mundu profesionala gerturatzeko, eta zuzenduta daude komunikazioa ikasten ari diren ikasleei, hedabideetako eta enpresetako profesionalei nahiz komunikazio aditu eta ekoiztetxeetan dihardutenei. Aurtengoa Komunikaldien V. aldia izango da.

Egitaraua

Aitor Arregiren gidaritzapean eta Amaia Txintxurretaren laguntzarekin, talde antolatzaileak honako egitaraua prestatu du:

09:00 Aurkezpena eta ongi etorria: Iosu Zabala

09:15 Ruben Sanchez: Telebista Interneten (ezaugarriak, bilakaera, adibideak, joerak...).

10:30 Atsedena

11:00 Mahai-ingurua: zenbait adibide. Moderatzaile: Amaia Pavon:

13:00 Bazkaria

15:30 Mahai-ingurua: adibideak, euskaraz. Moderatzaile: Gorka Julio

Zelan eman izena

Matrikula 25 € (ikasleak eta langabeak, doan).

Harremanetarako: Ane Miren Zabala 943 71 41 57

Izena emateko bidali mezu bat helbide honetara: sarrera@huhezi.edu

Azken eguna: martxoaren 8a.