Goi Eskola Politeknikoko ikertzaile bat Europako Agentzia Espazialean.
M. Mounir Bou-Ali ikertzaileak, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Mekanikako eta Industri Produkzioko lerroaren koordinatzaileak, ESA Europako Agentzia Espazialaren gonbitea jaso du likido ez metalikoetako difusio fenomenoei buruzko lehen bileran parte hartzeko eta, bide batez, ESAn Olivier Minster irakasleak koordinatuta osatuko den lantalde berri bateko kide izateko.
Lehenengo bilera hau Noordwijken, Holandan, egin da, eta bere helburua izan da difusioaren fenomenoarekin lotutako esperimentu berriak identifikatzea eta diseinatzea mikrograbitatezko baldintzetan. Mondragon Unibertsitateko Fluidoen Mekanikako lerroan Garraio Propietateak aztertzeko lantaldearen zeregina da esperimentu berri hauen diseinuan modu aktiboan parte hartzea eta Nazioarteko Agentzia Espazialean lortutako emaitzak gure laborategian lortutakoekin alderatzea. Azkenik, nabarmendu daiteke ESArekin elkarlanean egindako lan hau eta bere interesa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak (Oinarrizko Ikerketa) eta Zientzia eta Teknologia Ministerioak (Ikerketa Zientifikoa), hurrenez hurren, finantzatutako GOVSORET (I eta II) eta TESBLUR proiektuen garapenean izandako emaitzen ondorioa izan direla.