Mondragon Unibertsitateak eskolaz kanpoko hainbat ekintza eskaintzen ditu, gizakulturalak eta kirolari lotutakoak
Mondragon Unibertsitateak ikasleei zuzendutako zerbitzuak eskaintzen ditu. Zerbitzuak hiru ataletan sailkatzen dira: ostatua, jantokia eta eskolaz kanpoko jarduerak.
Fakultate bakoitzak ekintza kulturalen eskaintza propioa du (hitzaldiak, ikastaroak, mahai-inguruak, e.a.) eta baita kirol eta aisialdirako proposamen zabala ere.
Gure instalazio gehienak Debagoienean kokatuta daude, Euskal Herriaren erdigune geografikoan.
Kokapen pribilegiatu horri esker, ikasleek aisialdirako eskaintza zabala dute, izan ere Arrasatetik Euskal Autonomi Erkidegoko hiru hiriburuetara ordu bete eskas baino ez baitago autoz.