Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Mondragon Unibertsitatea

Atalak
sectionbanner.gif

Ikerketa

Sarrera Ikerketa MCAC

mkak


English

Arrasate: Komunitate Akademiko Kooperatiboa


Arrasateko Esperientzia Kooperatiboak arrakastaz uztartu ditu eredu kooperatiboa eta ingurune ekonomiko lehiakorraren eskakizunak. Horrek ekarri du interes eta azterketa gune bihurtzea enpresa egiteko modu demokratikoago eta parte hartzaileagoarekin eta, ondorioz, mundu bidezko eta solidarioagoa lortzearekin kezka duten aztertzaile eta ikertzaile askorentzat.

Urte hauetan zehar ugari izan dira Arrasateko Esperientzia Kooperatiboari buruz aztertu eta lanak argitaratu dituzten irakasle eta ikertzaileak. Halaber, mundu osoko unibertsitateetako ikasgaien artean kokatu da, eta graduatu ondoko ikastaroetan ere ematen da.

Enpresa kooperatiboari buruzko ezagutza berria sortzeak eta hori transmititzeak unibertsitateetan behar duten protagonismoa lortu behar dute. Kooperatiben pisua gero eta handiagoa dela kontuan izanik, eta bere ezaugarriak sektore ekonomiko desberdinetan zabaltzen eta eragiten ari direla ikusirik, argi dago ikasketa unibertsitarioetan eta unibertsitateetako departamentu desberdinetan garatzen den jarduera ikertzailean gaiari arreta handiagoa eskaini behar zaiola.

Aurkezten dugun proiektuak enpresa bidezkoago eta demokratikoagoa sustatzeko kezkak bateratu eta dinamizatu nahi ditu; izan ere, kezka hori komunitate akademikoko mundu osoko pertsona askok partekatzen dugu.

Proposatzen dugun komunitatea mundu mailako elkargune eta lankidetzarako gune izatea nahi dugu, eta bere bereizgarria ikuspegi globala izatea. 

MISIOA

- Munduan erreferentzia izango den komunitate akademikoa izatea formazioan, ikerketan eta Arrasateko Esperientzia Kooperatiboari buruzko informazioaren eta ezagutzaren zabalkundean.

HELBURUAK

AKAK komunitate akademiko globala da, helburu hauek dituena:

a) Arrasateko Esperientzia Kooperatiboari buruzko ezagutza eta konpetentziak sortu, kudeatu, transferitu eta mundu mailan hedatzea.

b) Arrasateko Esperientzia Kooperatiboari buruzko ikerketa keta azterketa zientifikoak gauzatzea eta sustatzea, jakintza arlo desberdinetatik eta arlo desberdinen artean (ekonomia, kudeaketa, soziologia, zuzenbidea, antropologia, psikologia, historia, lan harremanak…).

c) Munduan dauden eta garai historiko desberdinetan kooperatibismoaren inguruan egon diren esperientziei buruzko eta horien arteko komunikazioa sustatzea, elkarrengandik ikasi ahal izateko. 

d) Dauden harremanak eta sinergiak antolatzea, eskualde eta diziplina desberdinen artean ideiak errazago partekatzeko.

e) Mundu osoan (alde industrializatuan zein industrializatu gabean) arlo honetan dauden esperientziak antolatzea, batzuek zein besteek aprobetxatu ahal izan ditzaten kooperatibismoa mundu osoan zabaltzeko.

f) Arlo akademikoko mundu osoko aditu eta zientzialarientzako elkargune eta bilgune izatea, debate foroak, eztabaidak bilera zientifikoak eta abar antolatuz eta sustatuz,  Arrasateko Esperientzia Kooperatiboari buruzko alderdi eta gai desberdinei buruz (alderdi partikularrak, espezifikoak zein orokorrak).

g) Erakunde kooperatiboak sortzeko joera duten pertsonen edo entitateen prestakuntza profesionala eta akademikoa (masterrak, doktoretzak…) eta estra-akademikoa (ikastaroak, workshop…) sustatzea, mundu mailan.

h) Datu, dokumentazio eta biblioteka gune bat sortzea, mundu osoko ikertzaileak erakartzeko gaitasuna izango duena, gaia lantzen eta aztertzen ari diren pertsona guztientzat erreferentzia izan dadin eta erabil dezaten.

JARDUERA ILDOAK

Aipatutako helburuak betetzeko, ekintza hauek garatzea proposatzen da:

-          Sarritan biltzarrak eta topaguneak antolatzea; informazio hori web orri honetan argitaratuko da

-          Irakasle bisitarientzako programa bat ezartzea, definitutako ildo eta arloetan irakastaldi bat eta/edo ikerketa egonaldi bat egin nahi duten Komunitateko kideentzat

-          Beka programa bat ezartzea, definitutako ildo eta arloetan Doktore Tesiak egiteko

-          Graduatu ondoko prestakuntzan eta ikerkuntzan bikaintasuna sustatzea, batez ere Arrasateko Esperientzia Kooperatiboari buruz

-          Kooperatiben ekonomia eta finantza datuen base bat sortzea, definitutako arloetan ikerketa proiektuak gauzatzeko balioko duena

-          Nazioarteko zientzi aldizkari bat sortzea

ERAKUNDE SUSTATZAILEAK ETA LAGUNTZAILEAK

Erakunde sustatzailea: Mondragón Corporación Cooperativa

MKAKen helburua kooperatibismoa sustatzen diharduten entitate, erakunde eta  elkarteen ordezkaritzaren ahalik eta lankidetzarik handiena izatea da, zuzenean zein zeharka.

KIDE BERRIAK

Arrasate Komunitate Akademiko Kooperatiboko kide izan nahi baduzu, bidal ezazu mezua helbide honetara:

 

mcac@mondragon.edu