Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Mondragon Unibertsitatea

Atalak
sectionbanner.gif

Bizitza unibertsitarioa

Sarrera Bizitza unibertsitarioa Eskolaz kanpoko ekintzak

Zer egin

Kultur ekintzak

Aukera  askeko ikasgaiak:  Biteri Ikastetxe Nagusiak, Goi Eskola Politeknikoarekin elkarlanean, balio akademikodun eta, beraz, kreditudun, aukera askeko gaiak garatzen eta irakasten ditu.

  • Ikastaroak: Era guztietako gaien inguruko ikastaroak antolatzen dira, ikasketen osagarriak diren prestakuntza-arloekiko sentikortasuna eta interesa pizteko.
  • Solasaldiak, hitzaldiak, jardunaldiak, e.a.: solasaldiak, hitzaldiak e.a. antolatzen dira, aukeratutako gaietan adituak diren pertsonak ekarriz.
  • Haur-Literaturaren mintegia: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak haur-literaturari buruzko mintegia antolatzen du urtero. Eskualdeko zenbait irakasle eta liburuzainez osatutako talde honen helburua haur-literatura arloko ekoizpenak aztertu, ebaluatu, katalogatu eta zabaltzea da. Talde-lanaren emaitzak “Literatur Gida”n eta “Jakingarriak” aldizkarian argitaratzen dira urtero.
  • Literatur-astea: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Literatur-astea antolatzen du urtero. Han ikasleek eta ikasle ez direnek ere hartzen dute parte.
  • Jarduera artistikoak: Ikasleen gustukoak diren ekintza ugari sustatu eta dinamizatzen dira (musika, argazkigintza, modelismoa, bideoa, e.a.)
  • Aldizkari/buletin informatiboa: Unibertsitateak MUniversitas aldizkaria argitaratzen du urtean hirutan; batez ere ikasleen gurasoei eta hedabideetako profesionalei eta enpresei zuzendua dago. Aldizkarian unibertsitateari buruzko berriak lantzen dira. Horrez gain, Mendeberriak aldizkariak Mendeberri hezkuntza proiektuaren garapenari buruzko informazioa ematen du. Bukatzeko, fakultate bakoitzak ikasleek eurek landutako aldizkari eta buletinak argitaratzen ditu.

Itzuli gora

Kirol Ekintzak

Mondragon Unibertsitateak hainbat kirol ekintza eskaintzen dizkie ikasleei kirol zerbitzuaren bitartez.

Itzuli gora

Ingurune naturala


Debagoienan hainbat gune natural interesgarri dago; besteak beste: Aizkorriko Parke Naturala eta Urkuluko Urtegiaren ingurua, Aretxabaletan.

Kanpoan ibili eta kirola egiteko aukera ugari dago.

Itzuli gora