Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Mondragon Unibertsitatea

Atalak
sectionbanner.gif

Zer da M.U.

Sarrera Zer den M.U.

 

Aurkezpena

Mondragon Unibertsitatea gizarte-ekimena eta -bokazioa dituen Unibertsitatea da, irabazi-asmorik gabea eta onura publikokoa.

Sortu genuenean, kalitateko hezkuntza eta konpromiso horri eusten jarraitzen dugu. Mondragon Unibertsitatean garrantzi handia ematen diogu ikasleen prestakuntza integralari.

Horretarako, enpresa-mundua gertu izatearen abantaila daukagu; hala, geure ikasleek hasieratik dute lan-munduaren errealitatearekin harremana.

Egun, Unibertsitatean 4.000 ikasle inguru eta 22 titulu ditugu. Halaber, graduondoko ikasketetan 15 master eta unibertsitate-aditu izateko 8 ikastaro ditugu.

Historia

Mondragon Unibertsitatea unibertsitate gaztea da, 1997an sortua eta maiatzaren 30eko 4/1997 legeak ofizialki onartua.

Unibertsitatea hezkuntza arloan ibilbide eta esperientzia luzea duten hiru hezkuntza kooperatiben elkartzetik jaiotzen da, hain zuzen Mondragon Goi Eskola Politeknikoa “Jose Mª Arizmendiarrieta”

S.Kooperatiboaren, ETEO S.Kooperatiboaren eta Irakasle Eskola S.Kooperatiboaren elkartzetik. Egun, Unibertsitateko bi Fakultate eta Eskola osatzen dituzte:

Goi-Mailako Eskola Politeknikoa
Enpresagintza Fakultatea

HUHEZI

itzuli gora

Gizarte-bokazioa

Mondragon Unibertsitatean gizartea eraldatzeko konpromisoa hartu dugu; eta konpromiso hori euskarri dugun partaidetza-ereduan islatzen da.

Unibertsitatea kooperatiboa da, MONDRAGON Korporazioa enpresa-multzoko kidea. Alde horretatik, inguruarekin, gizartearekin eta gure garaiarekin inplikatuta dago; beraz, bokazio humanista du.

Geure formazio-ereduaren oinarria hezkuntza-sistema da, baina eskualdeko enpresak eta erakundeak inplikatzea sustatzen dugu, gizarte-eskuragarritasuna, ikasketen eta lanaren bateragarritasuna, ikerkuntzaren garapena eta etengabeko prestakuntza bermea.

itzuli gora

Orientazio praktikoa

Mondragon Unibertsitatearen ezaugarri nagusia lan-munduari estuki eta etengabe lotuta egotea da. Horri esker, gure hezkuntza eskaintza enpresen eta erakundeen premietara egokitzeko aukera dugu.

MONDRAGON Korporazioarekin, hau da, 230 enpresa eta erakunderekin (guztira 70.000 langile dituzte) dugun harremanari esker, eta hainbat sektoreko enpresa eta erakunderekin sinatuta ditugun hitzarmenei esker, geure ikasleak ikasketak hasi orduko lan-munduarekin harremanetan daude. Hona hemen Unibertsitateak asmo horrekin antolatzen dituen jarduerak:

  • Ikasketak eta lana bateratzea

Ikasleek ikasketak eta lana batera ditzakete, lansaio erdiko enplegua izan dezaketelako. Hala, prestakuntza akademikoa osatzeaz gain, ikasketak ordaintzeko aukera dute.

  • Enpresetako praktikak

Ikasleek praktikak egiten dituzte enpresetan eta hezkuntza-zentroetan, prestakuntza osagarri gisa.

  • Karrera amaierako proiektuak

Ikasleek, ikasketak amaitzeko, karrera amaierako proiektua egiten dute enpresa batetan; proiektua egiteko urtebete dute.
Enpresek Mondragon Unibertsitateko kudeaketa-organoetan parte hartzen dute.

  • Etengabeko formazioa

Graduondoko ikastaroak, eskatu ahalako ikastaroak eta ikasle eta langileentzako iraupen luze eta motzeko ikastaro irekiak eskaintzen ditugu.

  • Ikerkuntza-proiektuak

Mondragon Unibertsitateak ikerkuntza-proiektuetan parte hartzen du; ondorioz, enpresen benetako premien berri du, etengabe.

Gainera, Mondragon Unibertsitateak hezkuntza-eredu berri bat jarri du abian: Mendiberri Proiektua.

Hiru hizkuntzatako (euskara, gaztelera eta ingelesa) hezkuntza-eredua da. Eredu horren ezaugarriak hauek dira: trebakuntza-prozesuan bertan gaitasunak eta balioak garatzen dira, metodologia didaktikoa praktikoa da eta informazio- eta komunikazio-teknologiak etengabe erabiltzen ditu.

itzuli gora

Ikerkuntzarekin inplikatuta

Ikerkuntza da Mondragon Unibertsitateko hezkuntza-sistemaren oinarrietako bat.

Horregatik, erakunde-sare sendo bat dugu euskarri. Sare horretan daude, besteak beste, ikerkuntza teknologikoaren alorreko bi erakunde, IKERLAN eta IDEKO, hain zuzen; nazioartean sona handia duten eta Unibertsitatearen antolakuntzan oinarrizko euskarri diren bi teknologia-zentro.

Alde horretatik, Garaia Ikerkuntza Ardatza sortzea sustatu dugu. Garaian, espazio fisiko berean, Unibertsitatea, teknologia-zentroak eta enpresen I+G atalak daude, eta helburua da ikerkuntzaren garapena batera sustatzea.

Orobat, honakoen lankidetza dugu: MONDRAGON Korporazioa enpresa-talde kooperatiboa, Ulma Taldea, Gizabidea Fundazioa eta Debagoieneko Mankomunitatea; guztiak bazkide laguntzaile ditugu.

itzuli gora