Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Mondragon Unibertsitatea

Atalak
sectionbanner.gif

Zer da M.U.

Sarrera Zer den M.U. Zergatik M.U.

Zergatik M.U.?

Mondragon Unibertsitatea Euskal Herrian errotutako unibertsitatea da, geure herriko hizkuntzaz, euskaraz, eta kulturaz arduratzen dena eta, era berean, XXI. mendeko euskal gizarteak eskatzen dituen aldaketei irekia dagoena.

Geure hezkuntza eredua berrikuntzan, humanismoan, elkartasunean eta lankidetzan oinarritzen da.

Irabazi asmorik gabeko kooperatiba izanik, eskuragarritasun ekonomikoa eta ikasleek beren ikasketak autofinantzatzea sustatzen dugu.

Geure nahia hezkuntza eredu honetan ikasi nahi duenak horretarako aukera edukitzea da, unean uneko egoera ekonomikoak eraginik izan gabe.

Geure hezkuntza eskaintzaren oinarria ikasketak alde praktikotik bideratzea da; irakasten ditugun ezagutzak mundu profesionalean aritzeko oso erabilgarriak dira eta.

Mondragon Unibertsitatean ikasteko arrazoiak

  • Lana aurkitzeko apustu segurua

M.U.n enpresa munduko beharrizan errealetara bideratzen ditugu gure ikasketak.

Ikasleen artean enplegagarritasun maila altuena duen unibertsitatea gara; lortutako tituluarekin zuzenean lotuta dauden lanpostuak lortzen dituzten ikasle kopuru handiena dugu eta lana arinen aurkitzen dutenak dira. Hona hemen datuak:

%98ko enplegagarritasuna
Lana lortzeko arintasuna. 3 hilabeteren buruan lehenengo lana.
10  ikasletik 9 ikasitakoan dabiltza lanean.
Proiektu lehiakorrak laguntzen ditugu. 2001 eta 2005 urteen artean M.U.tik 24 enpresa sortu dira.  

itzuli gora

  • Enpresa mundutik gertu

Prestakuntza akademikoa eta enpresako prestakuntza oinarrietako bat dugu.

200 enpresatik gora dituen MCCaren parte izanik, geure unibertsitatean ikasten duen ikasleak lan munduaren beharrizanak ezagutzeko aukera izango du.

Enpresekin dugun lotura zuzen horrek geure unibertsitatean ikasitako tituludun gehienek lana aurkitzea ziurtatzen du.

Ikasketa eta lana uztartzea. 2000 eta 2005 urteen artean, 3.500 ikasletik gora izan dira ikasketak eta enpresako lana uztartu dituztenak.

Praktikak enpresetan, ikastetxeetan eta erakundeetan.

Karrera-amaierako proiektuak: urtero 500 bat inguru.

itzuli gora

  • Ikasleek ikerketa lanetan parte hartzen dute

Mondragon Unibertsitateak garrantzi handia ematen die I+G+b lanei. Unibertsitateak enpresa eta Teknologia Zentroekin lankidetza hitzarmena du, ikasleek ikerkuntza proiektu profesionaletan parte har dezaten.

M.U.-ren, MCCaren eta Administrazio Publikoen lankidetzari esker Garaia Berrikuntza Poloa sortu da, Teknologia Zentroen, enpresetako I+G departamentuen eta Unibertsitatearen arteko topagunea izan dadin.

itzuli gora

  • Unibertsitate parte-hartzailea

M.U.ko ikasleek unibertsitatearen kudeaketan zuzenean hartzen dute parte, organo erabakitzaile nagusietan duten ordezkaritzaren bitartez.

Mondragon Unibertsitatea unibertsitate kooperatiboa da, eta bokazio humanista argia du. Gainera, bere ingurunearekin, bertako gizartearekin eta bizi dugun garaiarekin konprometituta dago.

itzuli gora

  • Etengabeko prestakuntza

M.U.n etengabeko prestakuntzaren aldekoak gara. Informazioaren Gizarteak eragindako aurrerakuntza teknologikoen eta gizarte aldaketen ondorioz, langile profesional eta tituludunek garai berrietara egokitu behar dute etengabe.

Horretarako graduatu ondoko ikasketak eta etengabeko prestakuntzarako eskaintza zabala dugu management, industri kudeaketa, finantza, marketin informatiko,  telekomunikazio eta hezkuntza arloan.

itzuli gora

  • Mundura eta etorkizunera zabalik

Mondragon Unibertsitateak mugigarritasuna eta elkarlanerako sareak sortzeko erraztasunak ematen ditu, truke programen bidez.

Azken urteotan, 500 ikasle baino gehiagok hartu du parte Europa eta Ipar eta Hego Amerikako berrogeita hamar bat unibertsitaterekin egindako truke programetan.

itzuli gora

  • Europarekin bat datorren hezkuntza eredua

Mendeberri proiektua garatu dugu, hezkuntza proiektu propioa eta Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruaren eskakizunei egokitua dagoena.

Kalitatezko prestakuntza eskaintzeaz gain, hezkuntza eredu honen helburua profesionalei gero eta gehiago eskatzen zaizkien lehia eta baloreak ikasketa prozesuan garatzea da. Funtsean nahi dena prestakuntza akademikoan urrats bat gehiago ematea da, geure ikasleak honakoa egiteko gai izan daitezen:

              • Norbere prestakuntzaz jabetzeko gai izatea
              • Elkarlanean aritzea
              • Proiektuak gidatzea
              • Erabakiak hartzea
              • Negoziatzeko gai izatea
              • Komunikatzea

Gainera, eredu hirueleduna da (euskara, gaztelania eta ingelesa), Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak erabiltzea sustatzen duena.

itzuli gora