2000-2008ko Mondragon Unibertsitatearen Plan Estrategikoaren Berrikuspena
Balioak:
1. Lankidetza
-
Jabeak eta protagonista garen heinean, “geurea” den zerbaitetan lan egiten dugu eta Unibertsitatea gurea dela sentitzen dugu.
-
Unibertsitatea multzo bakartzat hartu behar dugu, osagai autonomoen aurrerapenak Unibertsitate osoaren onurarako izan daitezen eta aldi berean aurrerapena zentroentzat balore-sortzaile izan dadin.
2. Berrikuntza
- Aurrera egiteko ezinbestekoa da geure jardunaren esparru guztietan etengabe aukera berriak bilatzea.
- Unibertsitate-bizitzan aldaketa beharrezkoa eta ezinbestekoa dela onartu behar dugu, eta beraz, irtenbide berriak bilatzera eta saiatzera bultzatu behar ditugu geure erakundeak.
- Etengabeko abantailaren oinarrian gizakien trebetasuna, berritzeko gaitasuna, ezagutzen oinarriak eta gure ikasle, enpresa eta erakundeei begira balio handiagoa sortuko duten bestelako zerbitzuak daude.
3. Partaidetza
- Mondragon Unibertsitateko pertsonak dira gure unibertsitate-proiektuaren eta gure Fakultateen eta Eskolaren arrakastaren berme bakarra. Horregatik, haien partaidetza eta integrazio-konpromisoa funtsezkoak ditugu.
- Enpresa-eraikuntzan parte-hartzea eskubidea ez ezik, alde biko konpromisoaren betebeharra ere bada.
- Lan-bazkideen, ikasleen, enpresa laguntzaileen eta gurekin lan egiten duten lagunen partaidetza abantaila lehiakor iraunkorra da gure “Proiektu Komunean”.
- Partaidetza garatzeko antolaketa-egitura malguak behar dira, eta horrekin batera, partaidetza bultzatuko duten mekanismoak eta komunikazio-bideak sustatu behar dira.
4. Gizartearekiko ardura
- Sortutako aberastasuna geure artean banatzeak -interes kolektiboei lehentasuna emanez-, entitateen iraupena ziurtatzen du eta, gainera, elkartasunaren adierazgarri da.
- Geure jardueraren eragina zabala da. Ildo horretan, gure lanak eragin nabaria du hurbileko ingurunean, eta solidario sentitzen gara inguru horren hobekuntzarekin, baita gure Herriaren garapenarekin ere.
- Egiten jakitea eta Unibertsitate barruan zein kanpoan jasotako ezagutzak transmititzea aberastasuna elkartasunez banatzeko modua da.
5. Pertsona garatu gizartea eraldatzeko
- Bidezkoagoa, solidarioagoa eta berdinagoa izango den gizartea lortzeko ezagutza teknikoa, gaitasunak, trebetasunak eta balioak izan behar dira pertsonen heziketaren osagaiak.
Kultura:
- Kultura kooperatibista: pertsonalista, autokudeaketara bideratua, elkartasunekoa eta gardena.
- Bikaintasuna: irakaskuntzan, prestakuntza-prozesuan, ikerketan, zerbitzuak eskaintzean eta kudeaketan.
- Eraginkortasuna lanean: zorroztasuna. Emaitzetara bideratutako lana. Helburuekiko konpromisoa.
- Euskalduna: Euskal Herriarekin eta bertako gizarte, hizkuntza, ekonomia eta teknologiarekin konprometitua.
- Irekia eta unibertsala: munduko beste zentro, pertsona eta entitateekin elkarlana eta elkartrukea bultzatuko ditu, pentsamendu unibertsalik aurreratuena sustatzeko helburuarekin.
- Gizarte-bokazioa: ez elitista, aukera-berdintasuna; aurrerapen kolektiboa eta talde-lana.
- Zerbitzua: eskuragarritasuna, malgutasuna, enpresarekiko eta gizartearekiko konpromisoa.
- Berrikuntza eta arriskuei heltzea: sormena eta etengabeko aldaketa bultzatu.
- Ikasleriarekiko hurbiltasuna eta lankidetza: ikaslearen garapen integrala eta autonomia sustatu.
- Hezkuntza-proiektuaren lehentasuna: ikerketa, etengabeko prestakuntza eta zerbitzuak Hezkuntza-proiektua garatzeko onuragarriak izan daitezen.
- Enpresa eta erakundeekiko harreman estua.
- Unibertsitate-kultura: ezagutzaren gizartean betebehar garrantzitsuarekin.
- Ingurune naturalarekiko eta gizartearekiko sentsibilitateduna eta konprometitua.
Eginkizuna:
Mondragon Unibertsitatea erakunde kooperatiboa da, erabilera publikokoa, MCCn integratua, gizarte-ekimena eta bokazioa dituena, eta irabazi-asmorik gabekoa. Ezagutzaren garapena bultzatzea du helburu, eta ildo horretan kultura-sortzaile da. Heziketa, ikerketa eta enpresa, hezkuntza-zentro eta bestelako erakunde publiko zein pribatuentzako zerbitzuak eskaintzea ditu jarduera nagusi.
Kalitatezko hezkuntza integrala garatzea da bere eginkizun nagusia. Ezagutza tekniko eta zientifikoa eskaintzeaz gain, lanerako beharrezkoak diren gaitasunak eta esperientzia kooperatiboari dagozkion balioak garatu nahi ditu ikasleengan. Modu horretan ikasleek:
- Arrakastaz ekin ahal izango diote euren lanari, eta enpresa-munduaren eta orokorrean gizartearen etengabeko eraldaketek eta ezagutzaren bilakaerak dakartzaten erronkei erantzun ahal izango diete.
- Gizartea eraldatzeko eragile izan litezke eta aurrerapen humanistikoa, teknologikoa eta ekonomikoa bultzatu, batez ere enpresa-garapenaren bidez.
Horretarako, Mondragon Unibertsitateak beharrezko baldintzak jarriko ditu abian uneoro langile-talde berritzailea eta ikasle, enpresa, entitate laguntzaile eta erakundeen gogobetetzearekin konprometitua izateko.
Era berean, Mondragon Unibertsitatea unibertsitate-sistema globalaren partaide da, eta alde horretatik unibertsitateen arteko harremana eta lankidetza sustatu nahi ditu, garapen zientifikoa eta gizartearen garapena bultzatzeko eta MUko Unibertsitate-proiektua bera aberasteko.
Ikuskizuna:
Guri dagozkigun esparruetan Unibertsitaterik onena/Euskal Herriko erreferentziazko Unibertsitatea izatea da. Horretarako honako ezaugarri hauek izan behar ditugu:
- Espezifikoa:
- Hezkuntza-eredu berezia, balio erantsia duena
- Prestakuntza ikasgelan - prestakuntza enpresan
- I+G eredu berezia (unibertsitate-kanpusaren kontzeptu berria)
- Erreferentziazkoa zuzendaritza-prestakuntzan
- Enpresa-kultura
- Espezializatua
- Ikasleekiko hurbila
- MCCeko erreferentziazko Unibertsitatea
- Nazioartekoa
Erronka estrategikoak:
1.ERRONKA: Hezkuntza-ereduaren garapena
2.ERRONKA: Unibertsitatea-Enpresak-Erakundeak lotura
3.ERRONKA: Espezializazioa
4.ERRONKA: Irakasleriaren garapena
5.ERRONKA: Nazioartekotzea
6.ERRONKA: Kudeaketa Eredua