Gradua Lehen Hezkuntza. Atzerriko Hizkuntza ibilbidea
TITULUAREN HELBURU NAGUSIAK:
Tituluaren helburua da ikasleen hezkuntza-behar integralak aurreikusteko prestakuntza duten profesionalak trebatzea. Profesional horiek ikasleen familia, gizarte eta
kultura-ingurua kontuan hartuko dute eta, ondorioz, haien oraingo eta geroko beharrei erantzun egokia emango diete. Profesional burutsuak, sortzaileak eta
konprometituak dira, gizarte aldakorrera egokitzen direnak, zirkunstantzia desberdinak, metodologia berriak eta tresna didaktiko berriak kontuan hartuz.
TITULU HONETAKO GRADUATUEN PROFILA:
Profesional gehienek ikastetxean jarduten dute, dela ikastetxe publikoa, dela pribatua edo itunpekoa, derrigorrezko hezkuntza arautuaren eremuan eta 6 eta 12 urte
bitarteko ikasleekin.
Bestalde, ikastetxetik kanpo ematen diren hezkuntza-programak daude, egoera berezietan dauden ikasleentzat, adibidez gaixotasun kronikoak edo luzeak dituztenentzat
edo beste egoera batean daudenentzat.
Salbuespenez, profesional horiek material didaktikoa diseinatzen edo hezkuntzari lotutako bestelako jarduerak betetzen ere jardun dezakete.
EGONALDIAK ATZERRIAN:
- Practicum-a atzerrian egiteko aukera dute.
- Erasmus programaren bidez Europako beste herrialdeetan egonaldiak egiteko aukera dute.
TITULUA: | Gradua. Lehen Hezkuntza. Atzerriko Hizkuntza ibilbidea Ekainaren 26ko 1352/1998 ED (1998.07.28ko EBO) |
---|---|
CAMPUSA: | ESKORIATZA |
KREDITU-KOP.: | 240 |
IRAUPENA: | 4 urte |
Lehen Hezkuntza Graduko Katalogo Espezifikoa (Acrobat PDF)
Kredituen banaketa :
Oinarrizko Prestakuntza | 60 ECTS |
---|---|
Prestakuntza Didaktiko Disziplinarra |
100 ECTS |
Hautazkoak | 30 ECTS |
Praktikak |
44 ECTS |
Proiektua |
6 ECTS |