Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Mondragon Unibertsitatea

Atalak
sectionbanner.gif

Ikasketak

Sarrera Ikasketak Humanitate eta Hezkuntza Zientziak Gradua Haur Hezkuntza. Haur Hezkuntza ibilbidea

Gradua Haur Hezkuntza. Haur Hezkuntza ibilbidea


TITULUAREN HELBURU NAGUSIAK:

Tituluaren helburua da haurren garapen integrala bideratzeko prestakuntza duten profesionalak trebatzea. Profesional horiek haurren familia, gizarte, eta kulturaingurua
kontuan hartuko dute eta, ondorioz, haien beharrei erantzun egokia emango diete. Profesional burutsuak, sortzaileak eta konprometituak dira, errealitatearen
interpretazio kritikoa egiten dutenak eta, aldi berean, gizarte aldakorrera egokitzen direnak. Haurrei ulertzeko gaitasun enpatikoa garatzen dute, haur
guztientzako giro abegikorra sortzea lortzen dute eta euren baitako onena ematen dute txikienen zerbitzuan, aurkikuntza eta ikerketa didaktiko eta pedagogikoen
partaide eginez.


TITULU HONETAKO GRADUATUEN PROFILA:

Profesional gehienek ikastetxean jarduten dute lanean, dela ikastetxe publikoa, dela pribatua edo itunpekoa, Haur Ikastetxearen eremuko bi zikloetan, 0 eta 6 urte
bitarteko haurrekin.
Profesional horiek material didaktikoa diseinatzen edo hezkuntzari lotutako bestelako jarduerak betetzen ere jardun dezakete, hala nola egoera berezian dauden
haurrak hezten, ikastetxetik kanpo.

 

EGONALDIAK ATZERRIAN:

  • Practicum-a atzerrian egiteko aukera dute.
  • Erasmus programaren bidez Europako beste herrialdeetan egonaldiak egiteko aukera dute.

 

TITULUA: Gradua. Haur Hezkuntza. Haur Hezkuntza ibilbidea
Ekainaren 26ko 1352/1998 ED (1998.07.28ko EBO)
CAMPUSA: ESKORIATZA
KREDITU-KOP.: 240
IRAUPENA: 4 urte

Haur Hezkuntza Graduko Katalogo Espezifikoa (Acrobat PDF)

Kredituen banaketa :

Oinarrizko Prestakuntza 100 ECTS
Prestakuntza Didaktiko Disziplinarra
  60 ECTS
Hautazkoak   30 ECTS
Praktikak
  44 ECTS
Proiektua
    6 ECTS