Nazioartekotzea
Aurkezpena:
Mondragon Unibertsitatearen iritziz, nazioarteko loturak ikasketen eta ikerketaren kalitatea handitzeaz gain, ikasleen aukerak gehitzen eta aberasten ditu.
MUk parte hartzen du Europako honako programa hauetan: batetik, mugikortasun-programetan (Sócrates/Erasmus, Lengua, Comenius); bestetik, atzerriko unibertsitateetan ikasketak egin izana onartzen duten programetan (European Credit Transfer System, ECTS); eta, azkenik, enpresetan praktikak egiteko programetan (Leonardo) eta Ekialdeko (Tempos) eta Latinoamerikako (Alfa) herrialdeekiko lankidetza-programetan. Era berean, Europar Batasunak abian jarritako ikerketa-programetan parte hartzen du.
Nazioarteko Hitzarmenak
UNIBERTSITATEA |
Web orria |
|
---|---|---|
|
|
|
Universität Duisburg-Essen |
||
Univeresität Stuttgart |
||
AAchen Universitat |
||
Esselingen Universitat |
||
AnsBach Fachhohcshule |
||
Fachhcshule Wiesbaden |
||
|
|
|
Universidad San Diego |
||
South Carolina University |
||
|
|
|
Tecnológica Nacional de Argentina |
||
|
|
|
Université de Liége |
||
Université de Mons-Hainaut |
||
Katholieke Univeritéit Leuven |
||
University Collage West Flanders |
||
Limburg Catholic University College |
||
|
|
|
Universidade Federal de Pernambuco |
||
Universidade Federal de Mato Grosso |
||
Universidade de Sao Paulo – Riberao Prieto |
||
Universidade Estadual de Feira de Santana (Bahía) |
||
Universidad de Caxias Do Sul |
|
|
Universidad Federal de Viçosa |
||
|
|
|
Universidad FUNDEPOS |
||
|
|
|
Aalborg University |
||
CVU Storkoepenhavn |
||
CVU Midt-Vest |
||
University College Copenhagen |
||
|
|
|
Edinburgh University |
||
UCE – University of Central England |
||
University of the West of England, Bristol |
||
Manchester Metropolitan University |
||
Napier University |
||
Cass Business School |
||
|
|
|
Slovak University of Technology |
||
|
|
|
Tallin University |
||
|
|
|
Jyvaskyla University of Applied Sciences |
||
Turku University of Applied Sciences |
||
Universitu of Oulu |
||
|
|
|
Ecole Nationale Supérieure d’Arts et Métiers (ENSAM) |
||
Université Paul Sabatier de Toulouse |
||
INSA de Toulouse |
||
Université Bordeaux 1 |
||
Ecole de Design Nantes |
||
Ecole Centrale de Nantes |
||
Université de Marne-La-Vallée |
||
Groupe ESC Clermont, Graduate School Management |
||
L'Université de Marne La Vallée: Institut Francilien d’Ingénierie des Services |
|
|
Institut National Polytechnique de Toulouse (ENSEEIHT) |
||
ENSEIRB Bordeaux |
||
INPG Grenoble |
||
Universidad de Maine |
||
Université Jean Moulin, Lyon III |
||
Institut Universitaire de Technologia, Universités des Pays de l'Adour, Bayonne |
||
Université Victor Segales Bordeaux II |
||
Institut Universitaire de Technologia, Universtiés des Pays de l’Adour, Bayonne |
||
Ecole d’Ingerneurs, ESTIA |
||
Agencia Transfronteriza Donostia-Baiona, Eurohiria |
||
Chambre de commerce et d'Industrie de Bayone Pays Basque |
||
Hemen Elkartea- Herrikoa (Bayona) |
||
Chambre de Metiers Pyrennées Atlantiques |
|
|
Greta Pays Basque |
||
Bidasoa Activa-Bidasoa Bizirik (agencia de desarrollo comarcal) |
|
|
|
|
|
Tu Delft |
||
The Hague University |
||
Hanze University Groningen |
||
Fontys Lerarepleiding Sittard |
||
Windesheim University of Applied Sciences |
||
Hogeschool Rótterdam |
||
HAN University |
||
|
|
|
Cork |
||
St Mary’s University Collage |
||
St Patrick’s College |
||
|
|
|
Politécnico di Torino |
||
Politécnico di Milano |
||
Universitá di Bolognia - Alma Mater Studiorum I Bologna |
||
|
|
|
Ecole Polytechnique de Montreal |
||
Cape Breton University |
||
Universite de Québec, Montreal (UQAM) |
||
HEC Montreal |
||
|
|
|
Minuto de Dios |
||
Universidad de Antioquía |
||
Fundación Educativa ESUMER, Medellín |
||
Corporación Universitaria Minuto de Dios |
||
|
|
|
Pinar del Río |
||
Instituto Superior Politécnico José Antonio Echeverría (CUJAE), La Habana |
||
IDICT, Instituto de Información Científica y Tecnológica |
||
|
|
|
Baltijas Starptautiskā Akadēmija (Baltic International Academy) |
||
|
|
|
Monterrey- Queretaro |
||
Universidad Autónoma de Yucatán -UADY (Mérida) |
||
Instituto Tecnológico y de Estudios Superiores de Monterrey |
||
|
|
|
Oslo University College |
||
|
|
|
Wroclaw University of Technology |
||
Wroclaw University of Economics |
||
Lazarski School of Commerce and Law |
||
Wyższa Szkoła Handlowa |
||
|
|
|
Instituto Politécnico de Viana do Castelo |
||
|
|
|
Universidad de Puerto Rico |
|
|
|
|
|
Cavalry School of Management and Design |
||
|
|
|
Chalmers |
||
KTH |
||
University of Gavle |
||
|
|
|
Ecole Polytechnique Federale de Lausanne |
||
|
|
|
Mustafa Kemal University |
||
|
|
|
Brno University of Technology |
||
|
|
|
Secretaría Regional de Planificación Región de Coquimbo |
|
|
Ilustre Municipalidad de Salamanca y Secretaría Regional de Planificación y Coordinación de la Región de Coquimbo |
|
|
|
|
|
Jiangsu University |
MU-KO Ikasleen mugikortasuna:
Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-ereduak ikasleak nazioartean ikastera bultzatzen ditu; horregatik, hitzarmenak sinatuta ditu nazioarteko beste unibertsitate eta erakundeekin, eta nazioarteko ikerketa-sareetan parte hartzen du.
Mondragon Unibertsitateko Fakultate desberdinetan bultzatzen dugu gure ikasleek parte hartzea gure ikastetxearen eta Europako nahiz hirugarren herrialdetako beste Unibertsitateen arteko mugikortasun-programetan.
Truke-programa horietan parte hartuta, prestakuntza handia lortzen dute; izan ere, modu horretan, gure ikasleek aukera dute beste unibertsitate eta herrialdeetako gizartea eta kultura ezagutzeaz gain, errealitate horretan parte hartzeko, eta, hala behar izanez gero, atzerriko hizkuntzen ezagutza hobetzeko.
Gure ikasleak, batez ere, Europako ERASMUS programaren bitartez mugitzen dira; baita LEONARDO programa eta nazioarteko beste Unibertsitate eta erakundeekin sinatutako beste hitzarmen espezifikoen bidez ere. Horrela, Fakultate bakoitzaren Nazioarteko Harremanetarako Zerbitzuei esker, indarrean dauden truke-programen berri ematen dugu; halaber, ondorengo informazioa eskaintzen dugu: egonaldiak finantzatzeko laguntzen ingurukoa, ostatuari buruzko informazio osagarria, administrazio-izapideen gainekoa eta kasu bakoitzean eskatzen diren baldintza akademikoen ingurukoa.
Nazioarteko ikasleak:
Mondragon Unibertsitateak atzerriko ikasleak ere hartzen ditu; hau da, eskaintzen duen prestakuntzan parte hartu nahi duten guztiak; hori dela-eta, ikasle horiek eskura dituzte harrerako zenbait zerbitzu eta egitura, haien egonaldia ahalik eta onena izate aldera.
Besteak beste, Unibertsitateak ondorengoak eskaintzen ditu: gustuko ostatua aurkitzea, truke-programetako ikasleentzako euskarazko eta gaztelerazko ikastaroak, gure eskualdera ondo egokitzeko eskolaz kanpoko jarduerak eta kirol eta kultur jarduerak eta ikasketak ingurune egokian burutzeko fakultate bakoitzeko azpiegitura (liburutegia, ordenagailuak,…).
Mondragon Unibertsitatearen hizkuntza-testuingurua elebiduna da; hau da, euskara eta gaztelera dira Unibertsitateko hizkuntza nagusiak. Dena den, Unibertsitatearen helburua hezkuntza hiru hizkuntzatan eskaintzea denez, pixkanaka gehitzen ari da ingelesezko prestakuntza-eskaintza.
Irakasgai bakoitza zein hizkuntzatan ematen den jakitea nahi baduzu, jar zaitez harremanetan zuk nahi duzun fakultateko nazioarteko harremanetarako bulegoarekin.
Betebeharrak
Mondragon Unibertsitatean ikasi nahi duten ikasleek administrazio-izapide jakin batzuk egin behar dituzte; izapide horiek aldatu egiten dira ikaslearen jatorrizko herrialde batetik bestera.
1.- EEAkoak (European Economic Asociation: Europar Batasuna, Norvegia, Liechtenstein, Islandia, Suitza) ez diren herrialdeetako ikasleak-hiritarrak:
-
Ikasleen bisatua eskatzen dute. Bisatua 3 hilabetekoa izan ohi da, eta ikaslea bizi den herrialdeko Espainiar Enbaxadako Kontsulatuan egiten da. Aurkeztu behar den dokumentazioa Kontsulatuan eskatu behar da. Agirien artean, normalean ondorengoak eskatzen dira: osasun-ziurtagiria, pasaportea, gure Unibertsitatearen onarpen-gutuna, Espainian programatutako egonaldia egiteko kaudimen-bermea. Horren inguruan informazio gehiago lortzeko, kontsulta ezazue Atzerri Arazoetako Ministerioaren web orrialdea: www.mae.es
-
Behin Espainiara etorrita, ikasleak ikaslearen bizileku-txartela atera behar du hurbilen duen komisarian, gure herrialdean hiru hilabete (bisatuaren epea) baino gehiago egoteko asmoa izanez gero.
-
Mediku-aseguru pribatua edo E-111 / E-128 formak, ikaslea herrialde hauetako batekoa bada: Brasil, Txile, Ekuador, Panama, Paraguay, Peru, Norvegia eta Maroko. Izan ere, gizarte-segurantzari dagokionez, hitzarmen bat sinatuta dute aipatutako herrialdeek eta Espainiak.
-
Kaudimen-ziurtagiria.
-
Istripu-asegurua eta erantzukizun zibila.
-
4 argazki.
2.- EEAkoak diren ikasleak-hiritarrak. Ikasle horiek ez dute bisaturik behar, baina bai ondorengoak:
-
Baliozko pasaportearen edo Nortasun Agiri Nazionalaren kopiak
-
Finantza-kaudimenaren ziurtagiria.
-
Mediku-asegurua edo Europako Osasun Txartela (E-111 edo E-128)
-
Istripu-asegurua eta erantzukizun zibila.
-
4 argazki.
Komeni da ikaslearen intereseko Fakultateko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoarekin harremanetan jartzea, zein baldintza akademiko aurkeztu behar diren jakiteko eta Mondragon Unibertsitatean ikasleak egiteko asmoa duen hezkuntza-programaren inguruko informazioa lortzeko.
Bekak:
Mondragon Unibertsitatean ahalegintzen gara atzerrira ikastera joateko baliabide ekonomikorik ez izatea oztopo ez izan dadin. Eska ezazu zure Fakultateko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoan lor ditzakezun beken inguruko informazioa.
Era berean, Mondragon Unibertsitatean ikasketak areagotu nahi dituzten beste herrialdeetako ikasleek ere harremanetan jarri behar dute haien intereseko Fakultateko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoarekin, zein beka eska ditzaketen jakiteko.
Ikerketa:
Mondragon Unibertsitatean lankidetzako ikerketa-eredua garatzen dugu; hau da, ikerketa eta prestakuntza hobezinak eskaintzen dituena. Horretarako, nazioarteko lankidetza-sareak ditugu, eta gure inguruneko agente teknologikoek eta enpresek ere parte hartzen dute prestakuntza hori osatzen.
Lankidetzako ikerketa-eredu horren xedea da ikerketa lerrokatzea; hots, gidatutako oinarrizko ikerketatik berrikuntzara bitarte. Hori lortzeko, hiru funtsezko agente ditugu: Unibertsitateak, Zentro Teknologikoak eta enpresak; azkenak enpresako I+G unitateen bitartez (IU+G).
Ikerketari dagokionez, Mondragon Unibertsitatearen helburua da nazioarteko lankidetza-sareak osatzea, ikertzaileek eta industriak gizartearen garapen iraunkorra bultzatzen duten ezagutzak eta teknologia berriak garatze eta banatze aldera.
Bikaintasun-poloak sortzea bultzatzen dugu, ikerketa-zentro, unibertsitate eta enpresen arteko nazioz haraindiko lankidetzaren bitartez: «bikaintasun-sareak eta «proiektu osoak», eta Europan interesa duten azpiegitura berriak sortzea eta martxan jartzea.
Ikertzaileak bi norabidetan mugitzea errazten dugu; horrela, unibertsitatearen eta zientzia- eta teknologia-sistemako beste agente batzuen arteko harremana sendotzen ahalegintzen gara. Gainera, erakunde eta masa kritiko handiagoko nazioz haraindiko taldeak eratzen ditugu, bikaintasun handiagoko ikerketa garatzearren.
Harremanak:
-
Goi Eskola Politeknikoa: galdekoa@eps.mondragon.edu
-
Enpresa Zientzien Fakultatea: ssarasol@eteo.mondragon.edu
-
Giza Zientzien eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea: josemari_egana@huhezi.edu