Goi Eskola Politeknikoak hainbat zerbitzu eta azpiegitura ditu ikasleei ikasketa-aldian bizikidetza errazteko.
Liburutegi modernoa du eta, bertan, hari gabeko sarea, banaka nahiz taldean lan egiteko gelak, ordenagailuen gela, PCak, eskanerrak, fotokopiagailuak, inprimagailuak eta ikus-entzunezko ekipamenduak daude.
Informazio Sistemen sailari esker, eskolako ikasle eta langileek zerbitzu teknologikoen aukera zabala izango dute
Ikastetxe Nagusi bat ere badu, ikasleei ikasketa-urteak bertan igarotzeko aukera ematen diena. Gainera, unibertsitatea dagoen eskualdean pisuak alokatzea errazten duen zerbitzu bat ere badu.
Jangela eta kafetegia ditu; horiek ikasleei eta bertako langileei prezio onean elikatzeko aukera ematen diete. Bi gizarte-lokal ere baditu, langileek eta ikasleek beraiek ekarritako janaria jateko beharrezko duten guztiaz horniturik daudenak.
Arrasatera iristeko, hainbat garraio-zerbitzu daude ikasleek bertara iristeko garraiobide pribatuak erabili beharrik izan ez dezaten.
Eta unibertsitateko bizitza geletan lan egitera soilik mugatzen ez denez, kirol-zerbitzu osoa dugu, kirol-jarduera ugari eskaintzen dituena, ikasleei denbora librean kirola egiteko aukera emanez.