Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Berrikuntza

Atalak
sectionbanner.gif

Berrikuntza

Sarrera Goi Eskola Politeknikoa Berrikuntza

Goi Eskola Politeknikoak bere egitekoen artean zerbitzuak eskaintzeko bokazioa eta enpresari laguntzea eta hura eraldatzea ditu, enpresa gizarte justuago eta aurreratuago batera eramango gaituen garapenaren eta gizarte-kohesioaren motorra baita. Horregatik, transferentzia- eta berrikuntza-jardueraren bidez, gizartearen eta, bereziki, enpresaren erronkei erantzuten saiatuko da bere ikerketa-jarduerak eta etengabeko prestakuntzako jarduerak enpresen etorkizunera bideratuz, fokalizatuz eta integratuz.

Horretako, gure enpresei beren upgrading teknologikoan laguntzen diegu globalizatutako eredu eta egitura ekonomikoekin nazioarte-mailan lehiatu behar duten enpresen eskaerei erantzuteko, lehiakortasunak gure ekonomiako sendotutako sektoreetan –baina, era berean, funtsezkoetan– aldaketa konstantea eta gero eta azkarragoa eskatzen duela kontuan hartuta.

Bestetik, sendotutako jarduerentzat alternatiba berriak bilatu beharrak edo, are garrantzitsuago, oinarri teknologikoko enpresa eta jarduera berriak, egungo enpresa-egitura garatu edo eraldatuko dutenak, sustatu beharrak zenbait erakunde europar, nazional nahiz eskualde mailakoetatik eta sektoreetatik sustatzen diren funtsezko arlo berrietan aitzindari zientifiko teknologikoa izatea eskatzen dio Goi Eskola Politeknikoari.

Gauzak horrela, eta ikuspegi bikoitz hori kontuan izanda, Goi Eskola Politeknikoak honako arlotan jarduten du:

  • Berrikuntza produktuan: ondasun edo zerbitzu berri baten edo ezaugarri eta erabilerarekiko nabarmen hobetutakoaren sarrera erraztuz.
  • Berrikuntza prozesuan: enpresan produkzio- edo banaketa-metodo berriak edo nabarmen hobetutakoak ezartzea bultzatuz.
  • Berrikuntza marketingean: produktuaren diseinuan, ontzikiratzean eta abarretan aldaketa adierazgarriak edo kontzeptu berriak ezartzen lagunduz.
  • Antolamendu-berrikuntza: enpresaren kudeaketa-praktiketan, lanpostuen antolakuntzan edo kanpo-harremanetan hobekuntzak edo antolakuntza-metodo berriak ezartzeko aholku emanez. 

Itzuli gora

Transferentzia teknologikoa eta ikerketaren emaitzen transferentzia

Goi Eskola Politeknikoak uste du ikerketak komunitaterako aberastasuna sortzeko helburuei eta estrategiei erantzun behar diela. Beraz, zentzu horretan, unibertsitateen ardura litzateke ikerketaren eta ingurunearen orainaren eta etorkizunaren arteko lerrokadura ziurtatzea, horrela, ikerketaren garapena bermatzeko.

Helburu hori gauzatzeko, MGEPko ikerketa-taldeek jarraian aipatuko diren jarduerak gauzatzen dituzte:

  • MGEPko eskaintza teknologikoa zehaztea eta zabaltzea.
  • I+G+Bri buruzko informazioa zabaltzea.
  • Enpresarekin elkarlanean, transferentzia-proiektuen proposamenei buruz aholkatzea, proposamenak egitea, garatzea eta kudeatzea.
  • Enpresentzako sare bidezko zaintza teknologikoa.
  • Ikerketa-emaitzak babestea.
  • Teknologiak merkaturatzea

Itzuli gora

Eskumen sektorialak garatzea

MGEPak sustatutako I+G+B ereduarekin koherentzian eta Eusko Jaurlaritzaren Lehiakortasun Planarekin bat eginik, MGEPtik enpresei berritzen laguntzen diegu (klusterrak/taldeak) bi berrikuntza-ardatz garatzera zuzendutako ekimenak maila sektorialean garatuz, alegia:

  • Teknologiaren garapenean oinarritutako berrikuntza.
  • Merkatu-aukeren azterketan oinarritutako berrikuntza.

Horretarako, zenbait jarduera gauzatzen ditugu, hala nola:

  • Prospektiba Teknologikoko Txostenak.
  • Bideragarritasun-azterketak.
  • Proiektu Zientifiko Teknologikoen planak.

Modu osagarrian, eta jarduera horiei guztiei ingurune fisiko zehatz bat eman nahian, teknologi gela kontzeptua (teknologien ikerketara eta aplikagarritasunera bideratua) garatu dugu enpresa edo sektore zehatz bateko egungo eta etorkizuneko produktuetan; bai eta, prospektiba teknologikoko proiektuak egin eta merkatu-aukerak zehaztu ere.

Gainera, enpresak langile kualifikatuz hornitzeko eta enpresetako giza baliabideak hobetzeko, batetik, sektoreen garapena sustatzen dugu berariazko prestakuntza-ekintzen bidez; eta, bestetik, unibertsitateen eta ezagutza elkartrukatzea eta pertsonen norabide biko mugikortasuna sustatzen duten erakunde estrategikoen arteko akordioak garatzen ditugu.

Itzuli gora

Oinarri teknologikoko jarduera berriak

MGEPtik, enpresen etorkizunarekin bat egin nahian, oinarri teknologikoko jardueren eta enpresen garapena bultzatzen dugu merkatuko produktuetan ikerketaren emaitzak detektatuz eta eraldatuz. Egiteko horretan, CEI-SAIOLANek, enpresetako I+Geko Unitateek (UI+Ds) eta MCCko Sustapen Zentroak laguntzen digute.

Sortutako ikerketa-emaitzak jarduera ekonomiko berrien iturburu izan daitezke eta jarduera horiek ikerlariek sustatuta abian jar daitezke. Negoziorako eta hazkunderako aukerak dira teknologikoki aurreratutako sektoreetan eta kualifikazio handiko lanpostuak susta ditzakete, unibertsitateko tituludunentzat eta doktoreentzat egokiak direnak. l+G garatzen duten erakundeen eta merkatuaren arteko transferentzia-bide gisa eginkizun garrantzitsuenetakoa Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriek (NEBT) betetzen dute transferentzia teknologikoko prozesuan.

Horrela, NEBTen sorrera-prozesuarekin lotura duten alderdiei dagokienez, laguntza eta aholkularitza eskaintzen ditugu zuzenean nahiz kontsultak gure kontaktuen sareko adituei berriro zuzenduz. Laguntza hori jarraian aipatuko diren jardueretara zuzentzen da:

  • Proiektuak zehaztea. 
  • Proiektuen balioespen zientifikoa
  • Negozio ideia zehaztea
  • Lehen mailako baliabideetara sarrera
  • Merkatu-azterketak egitea. 
  • Enpresako plana egitea
  • Industria-jabetzako eta patente-erregistroko eskubideak babestea
  • Prestakuntza ekintzaileentzat.
  • Baliabideetara sarrera: bazkide finantzarioak eta industria-bazkideak. 

Itzuli gora

Diseinu bidezko berrikuntza

MGEPak, diseinu-alorreko enpresa-egonezinak ezagututa, badira 10 bat urte arlo horren garapenaren aldeko apustua egin zuela hezkuntzaren ikuspuntutik (industri diseinuko titulazioa ezarri) eta ikerketa- eta transferentzia-alderditik.

Diseinuak enpresen lehiakortasunean berebiziko garrantzia du. Diseinua produktuen garapenaren, arrakasta komertzialaren, produkzio-kostuen optimizazioaren eta balio erantsia sortzearen eragile da. Diseinuak forma ematen dio enpresako komunikazioari eta enpresaren irudiaren, antolakuntzaren eta produktuen edo zerbitzuen arduradun zuzena da. Diseinuak enpresaren eta haren bezeroen beharrak asetzen ditu proposamen berritzaileen bidez. Diseinu bidezko berrikuntza, egun, negozioa egiteko modu berri bat da. Diseinua enpresa berrikuntzarako tresna eraginkorra da.

Diseinu faktorea” produktuaren funtsezko balioetan integratu behar dela eta kontsumitzaileen arreta erakarri eta haien beharrak erantzun behar dituela uste dugu; horregatik, orain dela 5 urte DISEINU GUNEA jarri genuen martxan.

DISEINU GUNEAren helburua ingurune kolaboratibo (enpresarekin) multidiziplinar, ireki eta sortzailean produktu berrien diseinu- eta garapen-prozesuak garatzea da eta, horretarako, jarduera hauek gauzatzen ditu:

  1. Merkatu-aukerak zehaztea.
  2. Produktu-ideia berriak, benetan gauza daitezkeenak, sortzea.
  3. Produktuaren diseinua” kontzeptua ikertzea.
  4. Produktuak garatzea.
  5. Erabiltzailearen eta gizarte- eta kultura-joerak aztertzea.
  6. Merkatua eta testuinguru ekonomikoa aztertzea.
  7. Diseinu-Estrategia definitzea.
  8. Produktuaren kontzeptualizazioa.
  9. Produktua sortzea.
  10. Prototipoa eta komunikazioa garatzea.

Filosofia horrekin bat, hainbat ingurune espezifiko jarri ditugu martxan, berariazko problematika tekno-sozialetara, enpresetara edo sektoretara zuzendutakoak; hala nola:

  • Ekodiseinu Gela: ekosistemako ikerketa-gela, IHOBE Ingurumenaren Kudeaketarako Sozietate Publikoarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Gela hori  produktuaren garapen-prozesuko fase guztietan ingurumen-alderdiak kontuan hartzea nahi duten enpresetan ikerketa- eta garapen-proiektu pilotuak gauzatzera zuzenduta dago; horrela, ahalik eta ingurumen-eraginik txikiena eragingo duten produktuak sortu nahi dira. 
  • Etxetresna Gela: etxe-inguruneko diseinu bidezko berrikuntza-gela, Fagor Etxetresna Elektrikoak enpresarekin elkarlanean. Produktu berrien eta merkatu-aukeren proiektu prospektiboak garatzera zuzenduta dago.
  • Beste zenbait: Hezkuntza Berrikuntzarako Gela, Ergonomia Gela eta abar.

Itzuli gora