Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Ikerkuntza

Atalak
sectionbanner.gif

Ikerkuntza

Sarrera Goi Eskola Politeknikoa Ikerkuntza

 

Aurkezpena

Mondragon Unibertsitatean, I+Geko jarduera ez da ezagutza berriaren belaunaldira mugatzen. Izan ere, xede-arloan, irakasten dituzten karreretako prestakuntzan eta horrela eskatzen dioten erakundeei ematen dizkien berrikuntza-zerbitzuetan aplikatzea lortu nahi da.

Jarduera hori ikerketa-taldeen arabera gauzatzen da. Ikerketa-talde horiek ikertzaileek osatzen dituzte, zehaztutako eta elkarbanatutako estrategia bat eta hori garatzeko eta gizarteari transferitzeko plan bat dutenek.

Itzuli gora

Ikerketa-eredua 

Goi Eskola Politeknikoko ikerketa-eredua honako printzipio eta ardatz estrategikoetan oinarritzen da:

  • I+G, prestakuntza eta berrikuntzaren arteko lotura:

Goi Eskola Politeknikoak uste du hiru jarduerak (irakaskuntza, ikerketa eta transferentzia)  integratzea dela bertan eskaintzen den irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko eta gizartearekiko duen konpromisoa betetzeko modurik eraginkorrena.

  • Ikerketa-eredu kolaboratzailea:

Ikerketa-eredu kolaboratzaileak ikerketaren lerrokaduran oinarritzen ditu bere printzipioak, orientatutako oinarrizko ikerketatik berrikuntzara. Bertan, hiru eragile nagusik hartuko dute parte elkarlanean, alegia: Unibertsitateek, zentro teknologikoek eta enpresek –azken horiek I+Geko enpresa-unitateen bitartez–. Lerrokadura horrek masa kritiko ikertzailearen sorrera errazten du –ikerketa bikain baten garapenerako beharrezkoa dena–, baita, dinamika berritzailerako eta enpresa eta zentro teknologikoetako etorkizuneko ikertzaileen prestakuntzarako eta trebakuntzarako funtsezkoak diren unibertsitateen eta enpresen arteko hurbiltzea ere.

  • Plan zientifiko, teknologiko eta gizarte-planei lerrokatua:

Goi Eskola Politeknikoak uste du ikerketak komunitaterako aberastasuna sortzeko helburuei eta estrategiei erantzun behar diela. Beraz, zentzu horretan, unibertsitateen ardura litzateke ikerketaren eta ingurunearen orainaren eta etorkizunaren arteko lerrokadura ziurtatzea, horrela, ikerketaren garapena bermatzeko.

Itzuli gora

Antolaketaren egitura

Mondragon Unibertsitateko ikerketa-jarduera I+Geko 3 kudeaketa-unitatetan egituratzen da. Unibertsitatea osatzen duten Fakultateek garatutako hiru ezagutza-eremu zabalen arabera:

Halaber, Mondragon Unibertsitateak badu I+Geko batzorde bat, I+Geko errektoreordeak, fakultateetako eta eskolako  I+Geko hiru zuzendariek  osatzen dutena.

Itzuli gora

Ikerketa-lerroak 

  • Materialak Eraldatzeko Prozesu Aurreratuak
  • Produktuaren Portaera Mekanikoa eta Diseinua
  • Material Berriak eta Materialen Teknologia Aurreratuak
  1. Plastikoak eta Matrize Organikodun Konposatuak

  1. Energia Elektrikoa Kontrolatzeko Erabilitako Potentziazko Sistema Elektronikoak.
  2. Energia Elektrikoaren Trakziorako eta Sorkuntzarako erabilitako Eragingailuak
  • Informazio eta Komunikazio Teknologiak
  • Industria Antolaketa eta Kudeaketa

Itzuli gora

GARAIA berrikuntza gunea

Mondragon Unibertsitateko I+Geko jarduera garatzeko eredu kolaboratzailearen baitan, Garaia berrikuntza gunea aipatu behar da. Hori Mondragon Korporazio Kooperatiboarekin elkarbanatutako proiektua da, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak eta Arrasateko Udalak  babestutakoa. Proiektu horren bitartez, I+Geko jarduerak ezartzeko espazio fisiko bat sortu nahi da; horrela, hurbiltasun fisikoak lankidetza sustatu dezan eta, ondorioz, ezagutza sortzea eta transferitzea erraztu dezan.

Espazio horretan, Unibertsitatea, zentro teknologikoak eta I+Geko enpresa-unitateak elkarbiziko dira. Unibertsitateak instalatu ditu jada telekomunikazioetako, potentzi elektronikako, erdi tentsioko ekipo elektronikoen saiakuntzarako, errendimendu handiko mekanizaziorako, mikrofabrikaziorako, konformaziorako laborategiak eta produktuaren diseinurako eta ekodiseinurako gelak. 

Itzuli gora