II. edizioa-Enpresa Kooperatiboen Kudeaketan Ikastaro Aurreratua Erkide-rekin lankidetzan
Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateak eta ERKIDEk – Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioak, “Enpresa Kooperatiboen Kudeaketan Ikastaro Aurreratua”ren II.edizioa antolatu dute.
Ikastaro honen helburua enpresa kooperatiboen kudeaketan trebakuntza hobetzea da. Parte-hartzaileak Enpresa Kooperatiben kudeaketaren kontzeptu, teknika eta tresnen garapenean trebatzea.
Ikastaroak kooperatibismoaren garrantzia islatzen du, aberastasun eta lana sortzeko iturri gisa.
Enpresaren alderdiak aztertu eta ebaluatu ahal izateko gaitasunak eskuratuko ditu partaideak, estrategia, finantza-ekonomia eta marketing ikuspuntutik, enpresa kooperatiboen garapen hobeagorako.
Ikastaro hau, enpresa kooperatiben kudeatzaile eta arduradunei zuzenduta dago.
Ikastaroan jarraituko den metodologia, aurrez-aurreko eskolak izango dira eta kasu eta ariketa praktikoekin konbinatuko dira.
Mondragon Unibertsitateko Enpresa Kooperatiboen Kudeaketan Ikastaro Aurreratua egin izana egiaztatzen duen diploma jasoko da bukaeran.
Ikastaroak 160 ordutako iraupena du, 2010eko otsailaren 24an hasi da eta ekainaren 21ean bukatuko da.
Ikastaroaren ordutegia, astelehen eta asteazkenetan 15:00etatik 19:00etara da Enpresa Zientzien Fakultatean.