Enpresagintza Fakultateak bere ikasleei zenbait zerbitzu eta azpiegitura eskaintzen dizkie ikasketek dirauten bitartean haien bizikidetza errazteko. Batetik, ikasleek ikasketek dirauten bitartean Oñatiko egoitzan bizitzeko aukera izango dute. Oñatiko campuseko kafetegian ikasleek eta langileek prezio onean jan-edateko aukera dute.
Campusera joateko, ikasleek garraio-zerbitzu ugari dituzte garraio-bide pribatuak erabili beharrik gabe.
Eta, Enpresagintza Fakultatean, unibertsitate-bizitza ikasgeletara soilik ez dela mugatzen jakin badakigunez, kirol-zerbitzu zabala eskaintzen du ikasleek beren denbora librean kirol-jarduera desberdinetaz goza dezaten.