Ezagutu munduko nabigatzailerik onena
Segurtasuna, egonkortasuna, bizkortasuna eta askoz gehiago eskainiz, Firefox da nabigatzen duzun modura egokitutako nabigatzailea. Doakoa eta instalatzeko erraza!
Segurtasuna, egonkortasuna, bizkortasuna eta askoz gehiago eskainiz, Firefox da nabigatzen duzun modura egokitutako nabigatzailea. Doakoa eta instalatzeko erraza!
Jende guztiak darabil weba modu ezberdinean, beraz zergatik izan behar du zure nabigatzaileak albokoarenaren berdina? Lagunekin hitz egiteko, sukaldean aritzeko edo programatzeko dela ere, Firefoxek 6.000 gehigarritik gora ditu nabigatzailea zure beharretara moldatzen laguntzeko. Eta baita milaka Persona itxura instantean aldatzeko.
Nabigatzen zabiltzan bitartean babestea da gure lehentasun nagusia, eta horregatik eguneratu ditugu gure web iruzurraren eta malwarearen aurkako teknologiak, eta arrazoi berberagatik gehitu ditugu nabigatze pribatua eta "ahaztu gune hau" aukera, zure pribatutasuna ziurtatuz.
Gainera, gure kode irekidun prozesuari esker milaka aditu dauzkagu mundu osoan zehar erlojuaren aurka lanean, zu (eta zure informazio pertsonala) babesteko.
Ikusi segurtasunarekin lotutako ezaugarri guztiak.
Ikasi gehiago Firefoxen segurtasunari buruz.
Etengabe ari gara Firefox hobetzen zure nabigatzeko modura egokitzeko – esaterako fitxa berriak bizkorrago irekiz, edo helbide-barra adimentsuan emaitzak ziztu bizian erakutsiz. Azken finean, joan nahi duzun tokira ahalik arinen eta errazen joatea da kontua.
SunSpider probaren emaitzak Windows 7 makina batean
Ikusi errendimenduaren ezaugarri guztiak.
* Windows 7 makina batean JavaScriptaren errendimendua neurtzeko SunSpider probarekin lortutako emaitzen arabera.
Firefox ezaugarri bikainekin osatu dugu gaur egungo web-ari zukua ateratzen diozula ziurtatzeko. Helbide-barra adimentsua erosotasunerako, guneen berehalako identifikazioa segurtasunerako, edo JavaScript bizkorragoa errendimendurako, edonola ere gure helburua nabigazioa hobetzea da pausoz-pauso.
Ikusi ezaugarri berri garrantzitsuenak.
Nabigatze pribatuaInternet baliabide publiko gisa ikusten dugu, irekia eta eskuragarria izaten jarraitu behar duena guztiontzat. Onura publikodun softwarea delarik, Firefox deskargatzen denero Mozillaren misioa indartzen da: aniztasuna, berrikuntza eta aukerak bultzatzea sarean.
Eskuratu erabiltzaile hasiberri, erdi-mailako eta aurreratuentzat trikimailuak.
Ikasi ezkutuko sekretuak