Nikolas Koperniko

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nikolas Koperniko

Nikolas Koperniko —polonieraz Mikołaj Kopernik, latinez Nicolaus Copernicus—(Torun (lehengo Prusia eta gaurko Polonia), 1473ko otsailaren 19a-1543ko maiatzaren 24a) Astronomia modernoaren aita izan zen. Berak formulatu zuen lehenengoz Eguzki Sistemaren heliozentrismoa eta bere [[De revolutionibus orbium coelestium]] liburua Pizkundeko iraultza zientifikoaren ezinbesteko datua da. Oso zaila zen garai hartako zientzialariek hura onartzea iraultza garbia suposatu baitzuen.

Koperniko matematikari, astronomo, legegizon, fisikari, kanonigo katoliko, gobernadore, administratzaile, líder militar, diplomatiko eta ekonomista izan zela esan dezakegu. Astronomia izan zen bere afizioa eta egin zuen aurrerakuntzagatik Copernicus izena eman zitzaion binokularren laguntzaz ikus daitekeen Mare Insularumen dagoen ilargiko krater bati.

Heliozentrismoa mendebaldeko zientziaaren teoria garrantzitsuenetako bat da.

Nikolas Kopernikoren irudia Olsztyneko gazteluan, Allensteinen

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Sendiaren izena Koppernigk izan zuen. 1473. urtean Zaldun Teutonikoen ordenaren Prusiako Torun hirian jaio zen (gero Poloniara pasatu zena). Krakovian eta Italian ikasi zuen. Nikolasek hamar urte zituelarik, bere aita hil zen eta osaba, Lukas Watzenrode, izan zen bere hezkuntzaz arduratu zen bakarra. 1491n Krakoviara joan zen Wojciech Brudzewski matematikariaren ardurapean egoteko eta, beranduago, Italian egin zituen medikuntza eta zuzenbideko ikasketak, Domenico da Novararen asistente bezala lan egiten zuen bitartean.

1496an Frauenburgoko katedraleko kanonigo izendatu zuten, osaba Lukasen laguntzaz, beti ere.

1500. urtean, kargua utzi eta Italiara joan zen; Erroman astronomian doktoratu eta gai buruzko hitzaldiak eman zituen; gero, Paduan medikuntza ikasi zuen, eta zuzenbide kanonikoa Ferraran 1503an.

Bere osaba, Lucas Watzenrode, Emerlandgo apezpikua, zendu zenean mota askotako lanak egin zituen: gobernadore militar, mediku, epaile eta abar... Diruaren birbalorketaren alde jo eta ke egin zuen lan, Zaldun Teutonikoen kudeaketa txarra zela-eta. Prusia erreinu osorako etxe moneta zentral bat sortzea iradoki zuen. Hala, 1517an Emerlandgo kudeatzaile orokorra izendatu zuten eta Allesteinera joan zen bizitzera.

1543ko maiatzaren 24an hil zen Fromborken, gaurko Polonian.

2005ean arkeologo talde batek bere gorpuzkiak herriko elizan aurkitu zituztela anuntziatu zuten eta 2008an frogatu egin zen. Bere hortz bat eta garezur zati bat konparatu zuten eskuizkribu batean aurkitutako ile batekin eta bat zetozela ikusi zuten.

Eredu Heliozentrikoa

[aldatu] Modelo Heliozentrikoa

1533an, Johann Albrecht Widmannstetterrek gutun bat bidali zuen Erromara, Kopernikoren teoriak labur eta garbi azalduz. Interes handiz entzun zituzten Klemente VII.a aitasantuak eta hainbat kardinal katolikoek. 1536rako Kopernikoren teoria forma definitiboa hartzeko gertu zegoen eta zurrumurruak Europa osoan zabaldu ziren. 1536ko gutun batean, Nikolaus Cardinal von Schönberg, Capuako artzapezpikuak bere ideiak zabaltzeko eskatu zion Kopernikori eta beretzako kopia bat bidaltzeko. Nikolasek asko atzeratu zuen liburuaren argitalpena eta, batek baino gehiagok, erlijioak baino mundu zientifikoak kezkatzen zuela gehiago dio.

Ideia nagusiak hurrengoak izan ziren:

  • Mugimendu zerutiarrak uniformeak dira guztiz, betikorrak eta zirkularrak edo ziklo ezberdinez osatuak.
  • Unibertsoaren zentrua, eguzkitik gertu dago.
  • Eguzkia mugitzen denean edo orbitatzen duenean, Merkurio, Artizarra, Lurra eta Ilargia, Marte, Jupiter eta Saturno aurkitzen dira ordenean.
  • Izarrak urrun eta finko dauden objektuak dira eta, beraz, ez dute Eguzkiaren inguruan orbitatzen.
  • Lurrak, hiru mugimendu ditu: eguneroko errotazioa, urteroko erreboluzioa eta urteroko bere ardatzaren inklinazioa.
  • Planeten mugimendu atzerakoia, Lurrak egiten duen mugimenduaren ondorio da.
  • Lurra eta Eguzkiaren artean dagoen distantzia oso txikia da, izarreenarekin konparatuz.
De Revolutionibus eskuizkribua

[aldatu] De Revolutionibus Orbium Coelestium

Kopernikoren maixu lana De Revolutionibus Orbium Coelestium (Esfera zerutiarren erreboluzioen inguruan) izan zen. 25 urte pasa zituen lan honetan (1507-1532) eta hil eta gero argitaratu zuen Andreas Osianderrek 1543an. Hala ere, liburu honetako ideia garrantzitsuenak The hypothesibus motuum coelestium a se constitutis commentariolus opuskuluan (1878 arte ez zen argitaratuko) idatzi zituen, motz eta argi eta garbi.

Kopernikok antzinako Greziako filosofoen idatziak ikertu zituen, Lurraren mugimenduaren arazoarentzako soluzioa bilatu nahian.

Ertaroko ideologia erlijiosoarentzat haustura izan zen, kosmosa itxia eta jerarkizatua ikusten baitzuen, eta gizakia zen zentrua, Eguzkiaren inguruan zebilena unibertso infinito batean. Kopernikok Elizarekin izan zitzakeen arazoak sumatu zituen, baina... Gaixotasuna zela-eta, ez zuen bere obra argitaratuta ikusiko, azkarrago hil baitzen.

Ez zekien argitaratuko zuen, baina De revolutionibus orbium coelestium delakoan lanean ari zen 1539an Georg Joachim Rheticus, Wittenbergeko matematikaria Fromborkera iritsi zenean. Astronomo batzuk ezagutu behar zituen matematikariak eta Kopernikoren ikasle bihurtu zen urte pare batez. 1542an, Rheticusrek Kopernikok idatzitako trigonometria tratatu bat argitaratu zuen eta egin ahalak egin zituen bere maixuak bere ideiak argitaratzeko.

Azkenean, lortu zuen eta De Revolutionibus-en lehen edizioa 1543an izan zen, hilko zen urte bera. Sarrera luze bat egin zion Paulo III.a aitasantuak, Elizak egutegi zehatzago bat egin nahi zuela eta horrela justifikatuz.

Lana 6 liburuz osatua zegoen:

  • Heliozentrismoaren ikuspegi orokor bat eta munduaren kontzeptuaren esplikazio laburra.
  • Astronomia esferikoaren printzipioak eta izarren zerrenda bat.
  • Eguzkiaren balizko mugimenduak eta horrekin erlazionatutako fenomenoak.
  • Ilargiaren deskripzioa eta mugimendu orbitalak.
  • Sistema berriaren esplikazioa.
  • Sistema berriaren esplikazioa (jarraipena).
Nicolaus Coppernicus iuro.png
Sinadura

[aldatu] Bere obraren esanahia

Zalantzan jarri zuen gizakia zela Unibertsoaren zentroa. Kopernikoren ideia erabat iraultzailea zen eta zientziaren aldaketen aurrindaria. Modernidadea sumatzen da naturari izaera teologikoa kentzen dionean, zentrua ez da gizakia eta mugikortasun bat dago, planeta guztiek duten mugikortasuna.

Kopernikoren ondoren, arrazoiak gizakia gobernatzen duen ideia agertuko da. Gizakia autonomoa da, baina bere autonomia arrazoian datza.

Arrazoia Naturaren jabe egin daiteke, dominatu eta kontrolatu. Gizakia ez da, jada, Unibertsoaren zentru fisikoa, baina zentru razioanala izango da.

Kopernikoren biografian Elizaren eragina ikusten dugu uneoro. Umezurtz geratu eta osaba kanonigoak hartu zuen, gero apezpiku egingo zelarik. Osaba Lucas arduratu zen bere heziketa akademikoaz ospe handiko unibertsitateetara bidaliz eta bere jakinduria zabalduz. Elizak Kopernikoren obra kondenatu zuen, baina Eliza Katolikoa izan zen bidea zabaldu ziona.

Fronborkeko katedralean dagoen epitafioa

1512an, osaba Lucas hil zenean, Elizaren babesean jarraitu zuen, koadrantea, astrolabioa eta "tresna paralaktikoa" erabiliz, Eguzkiari egin zion so, Ilargiari eta izarrei. Azken behaketa 1529ko martxoaren 12an jaso zuen, Artizarra planeta. 56 urte zituen orduan.

Espezialista gehienen ustean, Kopernikok De Revolutionibus bukatuta zuen 1530 aldera. Baina ez zuen argitaratu nahi izan. Zergatik ote? 20 urtez egindako lana eta dudatan argitaratzeko orduan? Liburua 1543ko udaberrian atera zen eta Osianderrek idatzitako abisoa, Schönberg kardinalak 1536an Kopernikori idatzitako gutuna eta Kopernikok Paulo III.a aitasantuari eginiko dedikatoria bat ere bere barnean zituen. Dedikatoria honetan, autoreak badaki Lurraren mugimenduak kondenatuko duela. Matematikariak ez direla ados jartzen esaten dio aitasantuari, ez daudela ziur Eguzkiaren eta Ilargiaren mugimenduaz. Gainera, ez dira munduaren forma aurkitzeko gai izan.

Kopernikoren ideia nagusia, Antzinako ideia eta printzipioak mantentzea izan zen, baina beste hipotesi batekin: Lurraren mugimendua. Unibertso finito eta itxia aurkezten digu, baina infinitoki urruntzen diren izarrez osatua ere.

Argitalpenaren lehenengo alea bere heriotzaren egunean iritsiko zitzaion Nikolas Kopernikori, 1543ko maiatzaren 24an.

[aldatu] Harrera

Hasieran Erromako elizak eta Protestanteak ere deitoratu zuten, Martin Luther eta Joan Kalbino tartean.

Geroago Kepler astronomo, astrologo eta matematikoak Kopernikoren teoria birmoldatu zuen eta Galileok ,1610an, Artizarrak Eguzkiaren inguruan egiten zuela bira ohartu zenean, teoria egiaztatu zuen.

Newton horren guztiaren bukatzailea zen.

[aldatu] Omenaldiak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Nikolas Koperniko