Zabalik dago izena emateko epea MUn ikasi nahi dutenentzat
Otsailaren 1ean ireki da izena emateko epea 2010-2011 ikasturtean Mondragon Unibertsitean ikasi nahi dutenentzat. Epea zabalik egongo da ekainaren 18a arte.
Izena eman daiteke honako ikasketetan:
Goi Eskola Politeknikoa (Arrasate eta Goierri):
- Mekanikako Ingeniaritza Gradua
- Industria Diseinuko eta Produktu Garapenerako Ingeniaritza Gradua
- Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Gradua
- Industria Elektronikako Ingeniaritza Gradua
- Informatikako Ingeniaritza Gradua
- Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritza Gradua
- Bigarren zikloa: Industria Ingeniaritza
- Bigarren zikloa: Industria Antolakuntzan Ingeniaritza
- Bigarren zikloa: Automatika eta Industri Elektronikan Ingeniaritza
- Bigarren zikloa: Informatikan Ingeniaritza
- Bigarren zikloa: Telekomunikazioetan Ingeniaritza
- Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Masterra
- Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza Masterra
Enpresa Zientzien Fakultatea (Oñati eta Bidasoa):
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua
- Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua
- Bigarren zikloa: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza
- Enpresa Kooperatiboen Kudeaketa Masterra
- MBA- Enpresa Zuzendaritza Masterra
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Eskoriatza):
- Lehen Hezkuntza Gradua
- Haur Hezkuntza Gradua
- Ikus-Entzunezko Komunikazio Gradua
- Bigarren Zikloa: Psikopedagogian.
- Bigarren Hezkuntzako Masterra.
Hiru modu izena emateko
Hiru modu daude izena emateko, eta, denetan, ikasleak adierazi beharko du egin nahi dituen ikasketen lehentasuna:
- Mondragon Unibertsitateko webgunean.
- Mondragon Unibertsitatearen edozein fakultatetan.
- Posta erregistratu bidez. Kasu honetan, ikasleak eskatu beharko dio fakultateari gutunazala bidaltzeko.
Kasu guztietan, honako dokumentazio hau beharko da:
- Inskripzioaren eskaera beterik.
- Nortasun txartelaren fotokopia.
Eskatutako dokumentuetako edozein faltsua dela gertatuz gero, izen ematea automatikoki baliogabetuko da.