MU DENDA ireki da gaur unibertsitatean
Gaurtik aurrera, MU DENDA daukagu irekita.
Aspaldidanik eskuartean darabilgun ideia da hau eta azkenean lortu dugu abian jartzea.
Denda hau, gure unibertsitateko bi ikasleren artean garatutako karrera bukaerako proiektu baten ondorioa da. Hain zuzen ere, Diseinuko ikasle bat, Idoia Cillaurre, eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Lizentziaturako ikasle baten artean, Arkaitz Bea, garatutako proiektua.
Denda honek bost salmenta puntu izango ditu eta unibertsitateko bost campusetan egongo dira kokatuta.
Dendaren erakusleihoa Mondragon Unibertsitateko webgunean dago edo http://www.mondragon.edu/denda/ helbidean.
Orain dauden produktuetaz gain, beste batzuek ere ekarriko ditugu eta izango duzue horren berri.