MU eta Euskadiko Unibertsitate Kirol Txapelketak
MU-ko Unibertsitate kirol txapelketa otsailaren 9an ospatuko da Arrasaten eta Euskadikoa berriz, otsailaren 11an Barakaldon.
Mondragon Unibertsitatea osatzen duten 3 fakultateen (GEP, Enpresagintza eta HUHEZI) arteko kirol txapelketa otsailaren 9an ospatuko da Arrasateko Mojategi udal kiroldegian.
Jaialdi honek Unibertsitate-kirola suspertzea du helburutzat eta bataz beste 170 ikasleren parte hartzea espero da. Bertan, areto futbola, futbol 7, futbol 11, saskibaloia, frontenisa, paleta goma, eskupilota, squasha, xakea eta tenisa izango dira jokatuko diren kirolak, bai nesketan eta bai mutiletan. Goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 14:00ak arte iraungo du eta partaide guztiei opari bana emateaz gain, bazkaria ere emango zaie.
Otsailaren 11an aldiz, “Euskadiko Unibertsitate-Kirol Txapelketa” jokatuko da Barakaldon. Aurten, X.edizioa beteko du jaialdi honek eta Deustuko Unibertsitateari egokitu zaio antolaketa.
Bertan, DU, EGU eta MUko ikasleak elkarren aurka lehiatuko dira. MUko txapelketan jokatuko diren kirolez gain, errugbia, eskubaloia, boleibola, waterpoloa, mahai tenisa, tenisa, badmintona, padela eta eskalada ere eskainiko dira.
Izen emateak:
Aipatutako kirolen batean parte hartzea nahi duen ikasle orok, lehenbailehen bere fakultateko Kirol Zerbitzuarekin kontaktuan jartzea besterik ez du izango.
Hainbat dira bideak:
kirolak@eps.mondragon.edu
kirolak@huhezi.edu
kirolak@eteo.mondragon.edu
943.712.033 telefonora deitu edo zuzenean Kirol Zerbitzuko bulegora jo.
Informazio gehiago
- MUko Unibertsitate-Kirol Txapelketa
- Euskadiko Unibertsitate-Kirol Txapelketa