Zuk galdetu, guk erantzun
Datuak babesteari buruzko klausula
Aurreko galdera bati erantzunez, diozue selektibitatearen ikasgaiei emango diezuen ponderazioa egiteko duzuela. Jakin ezazuen selektibateko matrikula egiteko epea ixtear dagoela, eta informazioa hau beharrezkoa dugula, gero kaltuak gerta ez gaitezen. Mila esker
Arantza Manterola 2010-03-04 17:22:38
Dagoeneko argitaratu dira...
kaixo! Aurtengo ikasturtean bukatzen ditut nire irakasle ikasketak (haur hezkuntza espezialitatean) eta orain arte EHUn ikasi badut ere ingelerako espezialitatea zuen unibertsitatean egitea gustatuko litzaidake. Entzun dudanez, graduko titulua lortu ahal izateko nahikoa da urte betez ingeleran espezializatzea, hori horrela al da beste unibertsitate batean ikasi dugunontzat? Bestalde, DBHko irakasle izan ahal izateko masterra duzuela ikusi dut, majisteritzako titulua izanda posible al da hizkuntzetako irakasle masterra egitea? Bihotzez eskertuko nizueke nire galderei erantzutea, hurrengo urterako erabakiak hartu ahal izateko beharrezkoa baitut Aldez aurretik mila esker
Irati Manzisidor 2010-03-04 16:21:24
Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduan zer ikasten da? Zein irtenbide ditu(zein lan)?Enpresek asko eskatzen duten karrera da?Zein ordutegi daukate klaseek eta non ematen da?
Asier O 2010-03-04 16:18:56
Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduan zer ikasten da?Zein irtenbide ditu (ze lan)?Zein ordutegia daukate klaseek?Eta Irun ala Oñatin egiten da?Eskerrik asko.
Asier 2010-03-04 16:18:23
ze nota behar da ingeniaritza mekanikoa egiteko?
iker aranza 2010-03-04 15:33:16
kaixo!!! jakin nahiko nuke ea bihar ze ordutatik ze ordutara egin daitekeen aurrematrikula. eta ea zerbait ordaindu behar den ala ez
neu 2010-03-04 15:28:51
atsaldeon!! ostegunian ze ordutatik ze ordutara dago eukera aurre matrikula egiteko ?? zerbait ordaindu beharra dago??? milesker
ion 2010-03-04 15:28:31
AUPA, 2003 INDUSTRI ANTOLAKUNTZAN INGENIERITZA (BIGARREN ZIKLOA) BUKATU NUEN ETA JAKIN NAHIKO NUKE TITULUA HARTZERIK DAGOEN
INIGO UROS 2010-03-01 14:46:11
Zer dira 2.zikloko ikasketak?
Maite 2010-03-01 14:42:24
Bigarren zikloko ikasketak, diplomatura bat bukatu ondoren edo maila teknikoko ikasketak bukatu ondoren egiten direnak dira. Baita ere, lizentziatura bat bukatu eta beste karrera bat ikasi ahal izateko aukera ematen dutenak.
Dena den, ikasketa hauek, europear esparrua kontutan hartuta desagertzear daude, orainarteko diplomatura eta bigarren zikloko lizentziatura edo ingeniaritza tekniko eta goi mailako ingeiaritzak, Grauda eta Masterrak ordezkatuko bait dituzte.
Noiz egin behar da lehen hezkuntza graduaren aurrematrikula? Interneten egiten ahal da? zer "nota de corte " eskatzen da onartua izateko?