Wayback Machine
feb MAR abr
Previous capture 5 Next capture
2009 2010 2011
1 capturas
5 mar 10 - 5 mar 10
sparklines
Cerrar Ayuda

MONDRAGON UNIBERTSITATEA - MUn ikasteko arrazoiak

    • Castellano
  • Hasiera
  • Ezagutu mu
  • Titulazio-bilatzailea
  • Zuk galdetu, guk erantzun
  • Ate irekiak
  • MUn ikasteko arrazoiak
  • Aurkezpena
  • Lanerako prest
  • Garraioa eta zerbitzuak
  • Izen emateko eta matrikulazioa
  • Bekak eta laguntzak
  • Nazioarteko harremanak

Hona hemen gure ezaugarriak

    • Hasiera
    • Ezagutu mu
    • MUn ikasteko arrazoiak

MUn ikasteko arrazoiak

Aurretik joateko PREST

Aurrera begira egiten dugu lan, etorkizuneko profesionalak prestatzeko asmoarekin. Horretarako eta gizartearen zerbitzura gaudelako, berritzaileak izaten eta etorkizunari aurrea hartzen saiatzen gara.

  1. Mendeberri

    Ikasleek euren kabuz ikas dezatela da gure helburua eta horretarako Mendeberri izeneko hezkuntza eredu propioa garatu dugu, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruaren eskakizunei egokitua dagoena. Horri esker, Boloniako prozesuari egokitzen lehenak izan gara eta aurten frogatu dugu emaitzak oso positiboak izan direla: ikasleak ezin hobeto egokitu dira ikasteko modu berri honetara.

    Gure helburua, kalitatezko prestakuntza eskaintzeaz gain, profesionalei gero eta gehiago eskatzen zaizkien gaitasun eta baloreak ikasketa prozesuan garatzea da. Prestakuntza akademikoan urrats bat aurrerago joan nahi dugu, eta gure ikaslea hurrengo alor hauetan prestatu nahi dugu:

    • Norbere prestakuntzaz jabetzeko eta ikasten ikasteko
    • Elkarlanean aritzeko
    • Proiektuak lantzeko
    • Erabakiak hartzeko
    • Negoziatzaile ona izateko
    • Komunikatzaile trebea izateko
    • Ekintzailetzaren sena lantzeko

    Gainera, eredu hirueleduna da (euskara, gaztelania eta ingelesa), Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabilera aurreratua sustatzen duena.

  2. Mundura zabalik

    Mondragon Unibertsitateak mugikortasuna eta elkarlanerako sareak sortzeko erraztasunak ematen ditu, truke programen bidez. Azken urteotan, 500 ikasle baino gehiagok hartu du parte Europa eta Ipar eta Hego Amerikako berrogeita hamar bat unibertsitaterekin egindako truke programetan.

  3. Etengabeko prestakuntza

    MUn etengabeko prestakuntza jorratzen dugu. Informazioaren Gizarteak eragindako aurrerakuntza teknologikoen eta gizarte aldaketen ondorioz, langile profesional eta tituludunek garai berrietara egokitu behar dute etengabe. Horretarako graduatu ondoko ikasketak eta etengabeko prestakuntzarako eskaintza zabala dugu management, industri kudeaketa, finantza, marketin informatiko,  telekomunikazio eta hezkuntza arloan.

Lan egiteko PREST

Prestakuntza akademikoa eta enpresako prestakuntza oinarrietako bat dugu. 200 enpresatik gora dituen MONDRAGONen parte izanik, geure unibertsitatean ikasten duen ikasleak lan munduaren beharrizanak ezagutzeko aukera izango du. Hori bakarrik ez, ikasketak enpresa munduko beharrizan errealetara bideratzeak ikasitakoarekin lotura duten lanpostuak lortzea ziurtatzen du.

  • Ikasketa eta lana uztartzea.
  • Praktikak enpresetan, ikastetxeetan eta erakundeetan.
  • Karrera-amaierako proiektuak: urtero 500 bat inguru.

Ikerketarako PREST

Mondragon Unibertsitateak garrantzi handia ematen die I+G+b proiektuei. Unibertsitateak enpresa eta Teknologia Zentroekin lankidetza hitzarmena du, ikasleek ikerkuntza proiektu profesionaletan parte har dezaten. MUren, MONDRAGONen eta Administrazio Publikoen lankidetzari esker Garaia Berrikuntza Gunea sortu da: Teknologia Zentroen, enpresetako I+G departamentuen eta Unibertsitatearen ikerkuntzaren topagunea.

 

Kudeaketan parte hartzeko PREST

MUko ikasleek unibertsitatearen kudeaketan zuzenean hartzen dute parte, organo erabakitzaile nagusietan duten ordezkaritzaren bitartez. Mondragon Unibertsitatea unibertsitate kooperatiboa da eta bokazio humanista argia du. Gainera, bere ingurunearekin, bertako gizartearekin eta bizi dugun garaiarekin konprometituta dago.

Unibertsitatea bizitzeko PREST

MONDRAGON UNIBERTSITATEA - Loramendi, 4. Apartado 23 - 20500 Arrasate - Mondragon - Tel.: 943 71 21 85 - Fax: 943 71 21 93