Bihar da berandu

Librezale.org berria

2010/03/03 · Leave a Comment

Egin klik irudian

→ Leave a CommentSailak: Creative Commons PD · Informazioak · Internet · Publizitatea · Software librea · gorkaazk
Tagged:

Nire ikasleentzako OHARRA

2010/02/27 · Leave a Comment

1. Zoazte helbide horretara eta deskargatu DBH2ko probak.

2. Egin itzazu proba horiek, diagnosi ebaluazio probak; entrena zaitez!

Nolakoa da zure gaitasuna? Erdipurdikoa, normala ala ona?

Aurten, berriro ere, DBH2ko ikasleen gaitasuna neurtuko da zenbait arlotan. Aurretik entrenatu duzula frogatu beharko diozu irakasle honi eta kontu honi buruz galdera edo iruzkinak egonez gero, idatzi blog honetan bertan (Klik egin hortxe behean Leave a Comment>>>> jartzen duen tokian).

→ Leave a CommentSailak: Pedagogia · gorkaazk
Tagged: ,

Euskal Herriko Mapak

2010/02/27 · Iritzi 1

Québeceko zerbitzari batean Euskal Herriko gaikako mapa interesgarri horiek topatu ditut. Egin klik irudietan mapa horiek ikusi nahi izanez gero.

Good job, MuturZikin!!! ;-)

→ 1 CommentSailak: Internet · Soziolinguistika · geografia · gorkaazk
Tagged: , , ,

Pellak

2010/02/12 · Leave a Comment

“Itsaso, amama zain daukagu eta frituak pestatu ditu. Ezetz asmatu zer gehiagorik?

Pellak?

Bai maitea, gaur pellak dauzkazu postrerako.

Biba!

Esan agur lagunei.

Gure herrian esnezko tostadei esaten diegu “pellak”, gaztelaniazko “leche frita”. Mar eta Paulo ere ohituta daude jaten, haien amamak prestatzen dizkielako Itsasori bereak bezala.

Lapikotik platerera botatzerakoan pellen ore arrastoak itsatsirik gelditzen dira ontzien ertzean. Hondar hauek atzamarrez batu eta mingainarekin zurrupatzea plazer une betea izaten da umeentzat.
Despedida modura senar-emazteei bota diet: nik jango dut masa!

Fermin Etxegoien, Autokarabana. Pamiela. 2009;  (188. or)

Esne tostadak

Osagaiak:

  • 3 gorringo
  • 100 g. azukre
  • 100 g. irin
  • 3/4 l. esne
  • Limoi erdi baten azala
  • Kanela adaska bat
  • Kanela hautsa
  • Olioa

    Esne tostadak, pellak

Nola egin:

Hiru arrautzen gorringoa ondo irabiatu. Gehitu azukrea, irina eta kikara bat esne hotz, pixkanaka-pixkanaka gaineratu ore fin eta urtsua lortu arte.

Ondoren, kanela adaskarekin eta limoiaren azalarekin egositako esnea egindako orearen gainea isuri. Ondo nahastu.

Jar ezazu dena irakiten, irabiatu ezer ez geratzeko itsatsita.

Oreak behar duen gorputza duenean, gurinaz igurtzitako erretilu lau batean irauli irakitan izan duguna eta hozten utzi.

Ondo hoztuta dagoenean gogortu egingo da. Laukitxo formak hautatzen dira normalean gogortutako orea mozterakoan. Irinatik eta arrautzatik pasa eta olio bero-beroan frijitu.

Bi aldeetatik frijitu eta gero azukrea eta kanela hautsa botatzen da gainetik. Nahastu aparte azukrea eta kanela eta nahasketarekin pellak bukatuta.

Jan eta on egin!

→ Leave a CommentSailak: Kimika · Ning · Politika · Publizitatea · gorkaazk
Tagged: , , , ,

To shoot an elephant

2010/02/06 · Leave a Comment

Hizkuntza Trataera Bateraturako beste ekarpen bat. Ea nork ikus dezakeen dokumental hau ingelesez eta euskal azpitituloekin.

→ Leave a CommentSailak: Garaikidea · Historia · Informazioak · Iritzia · Politika · geografia · gorkaazk
Tagged: , ,

Ordenagailu bana ikasle guztientzat

2010/02/04 · Leave a Comment

Informatika sistema hobeak beharko genituzke geure ikastetxeetan

Gaur, 3AB taldean, argudio testuari buruz hitz egin izan dugu. Atera zaigun gaia horko goiko hori izan da. Ona litzateke gure hezkuntza sistemarentzat DBHko ikasle guztiei ordenagailu bana ematea? Gastu horrek mereziko luke? Ala alferrik botatako dirua izango litzateke?

Testua handiago ikusteko hementxe klik egin

Argudio testua idazteko arbelean bururatu zitzaizkigun ideien mapa bat egin dugu. Argudio gehienak ekonomia alorrekoak izan dira. Efrének aipatu du ordenagailuek liburuek baino iraungipen data luzeagoa daukatela. Liburuak laster geratzen dira zaharkituta eta modaz pasata, ordenagailuekin ordea urte batzuetarako inbertsioa egina daukagu. Gainera edukiak errazago berrizta daitezke. Gastatutako 300 € horiek amortizatzen direla iruditu zaigu.

Gero, esan dugu ordenagailuei esker papera aurreztuko genukeela, fotokopietan-eta. Ekologikoagoak izango ginateke, beraz.

Bestalde, liburuetan ordaintzen diren egile eskubideak garestiak dira oso. Interneten eduki asko topa daitezke musu truk, doan. Wikipedian esate baterako.

Kontrako argudiorik ere bururatu zaigu. Ikasgeletan hamaika ordenagailu sartzea ez litzateke hain erraza izango. Wi-Fi sistema onak eta argindar sistema onak beharko lirateke ikastetxe guztietan, ez ordenagailuak bakarrik. Gurean, esaterako, askotan argindar etenak izaten ditugu ordenagailu gelan, eta askotan ezin internetarekin konektatu, klabea ondo egon arren. Software hobea ere beharko genuke agian.

Interneten eta liburuetan topa daitezkeen edukiei buruz ere hitz egin dugu. Interneten denetarik topa daiteke, bai, baina testu liburuetan, ordea, norbaitek lan egin du eduki egokienak batzeko. Interneten dagoen informazio meta handi horietan galtzea erraza da. Interneten liburu asko daude, baina askotan, ez dira hain erraz irakurtzen.

Dena den, iruditzen zitzaigun interneten aukera gehiago eta hobeak topa daitezkeela eta liburuetako testu lauak baino hobeak direla hipertestuak. Baina esteketan zehar galtzeko arriskua ere, hortxe dago. Hainbeste informazio aurrean izanda, galtzeko arriskua oso handia da, baina galduta dabilenak ere asko ikas dezakete. Autodiziplina behar da bilatzen ari garen informazioren bila tinko ibiltzeko.

Bukatzeko, kontuari buruz bururatu zaizkigun hainbat zailtasun batzen ere ibili gara. Zailtasun handia dakar, ikasle eta irakasle batzuentzat, ordenagailua erabiltzea. Nork ez du ikusi noiz edo noiz pertsona bat helikopteroarena egiten atzamarrarekin teklatuaren gainean eta tekla baten gainean erori orduko laupabost segundo igaro? Erritmo horretan esaldi bat idazteko bost minutu eta hau bezalako testu bat idazteko bost ordu… Interneten lasai ibiltzeko mekanografia ikastea komeni dela aipatu du irakasleak, eta mekanografia ikasteko interneten badaudela doaneko ikastaroak esan digu.

Beraz, hemendik eskatuko diegu hezkuntzako arduradun guztiei, ORDENAGAILU BANA IKASLE GUZTIONTZAT!

→ Leave a CommentSailak: Ekonomia · Internet · Iritzia · Pedagogia · Politika · gorkaazk
Tagged: , , , , ,

Jon Arretxe Mungia BHIko ikasleekin

2010/02/03 · Leave a Comment

Aurreko urtarrilaren 29an, Jon Arretxe idazlea Mungiako BHIko ikasle batzuekin egon zen, besteak beste 3.A eta 3.B geletako ikasle batzuekin.

Ikasle hauei bere hitzaldia nahiko interesgarria iruditu zitzaien. Idazlearekin  bere Zazpi kolore liburuari buruz hitz egin genuen. 2000. urtean argitaraturiko liburua.

Jon Arretxe Zazpi kolore

Liburuaren azala, 2000. urtekoa, Elkar

Jon Arretxe 7 colores

Gaztelaniazko itzulpena 2004. urtekoa

Ikasle bati gehien gustatu zitzaion argazkia krokodiloena izan zen, beste bati saguzar zopa egiteko saltokiarena, beste bati asko gustatu zitzaion zubi txiki-estu arriskutsuaren argazkia, beste bati Jon idazlearen bizikleta basamortuaren erdian, Tubabu liburuaren azalekoa…

Idazleari galdera asko egin genizkion bukaeran… Baina beste galdera batzuk egiteko gogoarekin geratu ginen,

Esaterako:

  1. Nongo janaria izan da zuretzat gustukoena?
  2. Nola ibili zara mundutik? Beti bizikletaz?
  3. Ze hizkuntzatan moldatzen zara?
  4. In your trips always have walked by bicycle or you have walked in another means of transport?
  5. Joango zinateke Ipar Polora edo Hego Polora? Nola?
  6. Joango zinateke Mungia BHI ikasle talde batekin zure bidaia horietako batera?
  7. Inoiz eman dizute literatura saririk?

→ Leave a CommentSailak: Bidaiak · Informazioak · Literatura · Nobela - Eleberria
Tagged: , , , ,

OpenTrad

2010/01/27 · Leave a Comment

Sustatu irakurrita gure ikasleek egindako itsu-l-penak gogoratu ditut:

http://sustatu.com/1263984547

Dena den, hasteko hobe da OpenTrad erabiltzea gure Richardek, esate baterako, egiten duen legez, ezer ez egitea baino, askok egiten duten legez.

Eta zeuk, probatu duzu OpenTrad?

→ Leave a CommentSailak: Beste

e-posta euskaraz

2010/01/24 · Leave a Comment

Tirakako lagun batek honako mezua bidali zidan (ezabatu baino lehen hona kopiatu dut):

Hotmail eta Gmail euskaraz dira, baina euskaldunon artean ez dago oraindik oso hedatua.

>>>>>>>>>>>>>>>Aldaketa segundotan egiten da<<<<<<<<<<<<<<<<<
Zure kontuan, eskuman, goian:
HOTMAIL: opciones>>Español>>Euskera>>guardar cambios

GMAIL: configuración>>idiomas>Euskera>>guardar cambios

BIDEOA:

HOTMAIL AZALPENA:
http://oihanguren.com/bloga/hotmail-euskaraz-erabiltzeko-pausuak/

GMAIL AZALPENA:
http://www.atxukale.com/blogak/tolon/gmail-euskeraz

→ Leave a CommentSailak: Hizkuntza · Informazioak · Internet
Tagged: , ,

Dorre bikiak

2010/01/19 · Leave a Comment

Saioak eta  Enarak, 2.B taldekoek, testu hau utzi digute:

Dorre Bikiak Manhatango etxe-orratz famatua izan ziren,  Minoru  Yamasaki arkitektoa eta Leslie E.   Robertson ingeniariak egin zuten eraikuntza proiektua izan ziren.

Munduko eraikinik  altuenak  izan ziren 1972tik 1973rarte.  Sears dorrea egin zutelako eta altueran garaitu  zion.

Dorre bikiak merkataritza gune handia zen.

11/9/2 001 atentatu baten bidez desagertu egin ziren. Al  Qaeda taldekoek  bi dorreak suntsitu zituzten. Atentatu horretan 2.602 pertsona hil ziren ezin zutelako  dorreetatik atera.

→ Leave a CommentSailak: Garaikidea · Historia · IEPA!
Tagged: , ,

  • Erabili diren gaiak

  • Azken erantzunak

    Mikel on Euskal Herriko Mapak
    euskeraikasi on Hotmail eta Gmail euskaraz jar…
    @ Bildua on @ bildua, A bildua irrats…
    ismaelbahri on Google ikastaroa
    ismaelbahri on Toponimia eta exonimia
  • Wikispaces
  • Inkestatxoa

  • RSS atoan.karrajua

  • RSS EuskalJakintza.com

  • RSS EuskalKultura.com_Albisteak

  • RSS Sustatu.com

  • RSS Zabaldu.com

  • RSS ZientziaBerri

  • RSS ZuZeu.com

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
  • Etiketen lainoa

    argazki bakea Bidaiak bideo blog creative commons didaktika e-book egile Ekonomia eskola Europa euskalkiak firefox garaikide google hedabideak hezkuntza Historia historia garaikidea Hizkuntza IEPA! informatika Internet irakaskuntza Iritzia irratia komik komunikatzeko gaitasuna kultura liburuak Literatura lizentzia mapak Ning Pedagogia poesia Politika publizitate Software librea Soziolinguistika umore web2.0 wikipedia Zientzia
  • Wordle: Bihardaberandu1
  • gaztelaniaz
  • gaztelaniaz
  • gaztelaniaz