Artxiboa gaika: Iritzia

Artzeren esana

Hizkuntza bat ez da galtzen
ez dakitenek ikasten ez dutelako,
dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik.

Hartzabal.

J.A. Artze "Hartzabal"

Goiko esaldi hori izan zen gure institutuan ikusi nuen lehen kartela. Fotokopia baten fotokopiaren fotokopia ematen zuen. Kortxo zabal-zabala eta ia-ia hutsik baina bazter batean Artzeren esaldi ospetsua. Besterik ez kortxoan. Esaldiaren egilearen izena aipatu gabe, dena esan behar.

Esaldi hori ikusterakoan beti pentsatu izan dut gauzak ez direla hain errazak. Esaldiak badu arrazoirik gauza batean, euskara ez galtzeko euskaldunok erabili beharko dugu, jakina, bestela jai dugu. Euskaldunok erabiltzen ez badugu euskara galduko da, bai.

Baina egia esateko, euskaldunok euskaraz aritzeko beharko ditugu, bada, gutxieneko baldintza batzuk.

Gure artean euskaraz egingo dugu, bale. Eta erdaldun bat agertzen bada inguruan?

a) euskaraz egiteko gure eskubideari eutsi eta euskaldunok beti euskaraz. Ulertzen ez badu, ikas dezala.

b) edukazio onekoak izango gara eta erdaraz hasiko gara. Ez dezagun inor baztertu.

c) edukazio onekoak izango gara eta euskaraz arituko gara erdaldunari ere gure hizkuntza ikasteko aukera emateko eta bazterturik senti ez dadin.

Zuk zer uste duzu, euskaldun gehienek b) aukera hori aukeratuko luketela?

Bada nik uste dut baietz. Arrazoi sakonak daude horretarako. (Gaiari buruz sakon idazteko hemen astirik ez).

A, B eta D horiek elebidunak dira, C hori elebakarra. C ez dagoenean bakarrik hitz egiten dute besteek euskaraz, eta ez beti. (Iturria ikusteko, egin klik irudian)

http://youtu.be/N46phkq2srU

Gaiari buruz gehiago irakurtzeko hementxe

Software librea hezkuntzan

Gutxi gara eskoletan zein software mota erabiltzen den kontuarekin kezkatzen garenok. Jantokietan McDonalds-en bazka merke-merke eskainiko balute jende gehiago kezkatuko litzateke.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Software_librea_hezkuntzan

Software librea azkarragoa omen da pizten eta itzaltzen. Seguruagoa. Merkeagoa. Errazagoa. Politagoa. Azkarrago berriztatzen da, eguneratzen da. Euskaldunagoa da, merkeagoa, kalitate hobekoa, libreagoa…

http://youtu.be/eskh1SedgYo

http://youtu.be/EZf3Xy2ifaU

Jende asko kezkatuko litzateke ikastetxeetan enpresa erraldoi baten bazka merkea besterik banatuko ez balute. Software pribatu garestia banatzen bada, ordea, aurrera.

Partekatzeko joera

Jon Bustillori ikusi eta ikasitakoa:

Ekonomia krisiaz hitz egiten denean jendea gosez hiltzen dela bigarren planoan uzten da?

Badaude kontu garrantzitsuagoak? (Langabezia tasa, zor publikoa, arrisku-prima, burtsako gora-beherak, globalizazioa…)

Pakean utzi arte

Urriaren 25a, Gernikako Estatutua ospatzeko jaia.

Bada garaia gure lege markoa ospatzen hasteko? Jokoaren Erregelak, gustatu edo ez, errespetatu egin behar dira?

Zuk zer uste duzu? Iritzi artikulua.

Datuak batu: Noiz – Non – Zenbateko babesa izan zuten Gernikako Estatutuak eta Konstituzioak. Zer dio dokumentuak benetan? Zer adostu zen? Nortzuk adostu zuten? Noraino bete da adostutakoa?

Anasagastiren iritzi bat eta beste bat. (EAJ-PNV).

Mikel Aranaren iritzi bat. (EB-IU)

Iñaki Oyarzábal iritzi bat (PP)

Patxi López iritzi bat (PSE)

Berria.info

Paperekoa.berria.info alderdi batzuen iritzi batzuk

GARA Zuriñe Etxeberria

EL PAÍS kronika bat

COVITE komunikatua

Pablo Yañez González iritzia.

Kalitatezko hezkuntzaz

2008. urtean Ramón Flecha aurrez aurre entzuteko aukera izan genuen Leioako Berritzegunean. Duela gutxi, Argia aldizkariko Larrun gehigarrian ikusi dut guk entzundako hitzaldia ia-ia berdin-berdin errepikatu zuela handik bi urtetara-edo Zarautzen.

Ramón Flecha hizlaria

Bere garaian oso interesgarria iruditu zitzaizkidan Ramón Flechak  gure hezkuntza sistemari egindako kritikak eta hezkuntza sistema hobetzeko bere proposamenak. Ikasleak talde elkarreragileetan antolatzea, ikastetxeak ikas komunitateak bihurtzea, ikaskuntza dialogikoa… Guztiak proposamen onak.

Geroztik bi ikas komunitatetan lan egiteko aukera izan dut.  Bi ikastetxe publikotan sistema hori aplikatzeko prest egon ziren bere garaian eta hortxe ibili nintzen lanean.

Ikas Komunitateek proposatzen duten errezeta bikaina iruditzen zait. Tamalez, ez dut oraindik ere inon aplikatzen ikusi.

  1. Ez dira doan lan egiteko prest dauden boluntarioak erraz aurkitzen. Are gutxiago euskaraz lan egiteko prest.
  2. Ikas komunitateetatik igarotzen den irakasleriaren heren bat-edo urtero aldatzen da.
  3. Irakasle batzuk nahiago dute beti bezala lanean jarraitzea, betiko emaitzak oso onak ez badira ere. (Emaitza txarrak ==> ikasleen eta beren familien errua).

Dena den, batzuk, Ikas Komunitateen formula, nola edo hala gure modura aplikatzen saiatzen gara.

Euskara tituluak opari

Oparia

Ikasketen %50 euskaraz eginez gero; euskara titulua opari!!!

Aspaldian ikusita geneukan berria. Hasieran iragarpena zen baina badaezpada egin ziren salaketa batzukGaurko prentsan irakurrita kontua seriotan doala ematen du.

Euskaraz egiten diren ikasketak, B eta D ereduak, bultzatzeko neurria omen da.  Eredu horietan euskara titulua ziurtatzen dela ikusita, agian, familia gehiago animatuko omen dira beren seme-alabak B eta D eredu horietan matrikulatzen. Batek daki.

Baina seme-alaba horiek euskaldun aterako dira? Orain arteko ebaluazio serioenek ezetz erakutsi dute. Baina tira, titulua, behintzat, eman egingo zaie.

Eta zer da garrantzitsuena? Ikasleak elebidun ateratzea hezkuntza sistematik ala tituludun?

Eta batez ere, zer da merkeagoa epe laburrean? Tituluak ateratzeko orain arte erabili den sistema garestia (euskaltegiak, IVAP, etab.) ala hezkuntza sistematik igaro duten guztiei eta irakasgai gehienak* gainditu dituztenei titulu bana oparitzea?

Gogoeta batzuk:

  1. Erdaldun eremuetan, mendebaldeko Euskal Herriko hiri eta herri gehienetan beraz, D ereduko ikasleek bere denboraren %15 baino gutxiago igarotzen dute euskaraz. Batez beste. (Egin kontu, 176 eskola egun bider laupabost ordu eguneko.  Hortik kanpo ezer gutxi).
  2. D ereduko ikasleen heren batek eta B ereduko ikasleen bi heren, kanpoko ebaluazioen arabera, ez zuten lortzen espero zitekeen euskara maila. A ereduan inork ez. Datu kezkagarri hauek oso ezagunak dira. Baina hortxe A eredua martxan. Eta ikasleak hezkuntza sistematik euskaldunago ateratzeko ahaleginak egin beharrean, tituluen eskakizun maila jaistea hobetsi da, agi denez.
  3. Hezkuntza sisteman izenez B eredua direnak baina izanez A ereduak direnak, bertatik bertara ezagutu ditu lerro hauek idazten dituen honek.  Izenez D eta izanez B direnak ere hortik egotea, litekeena.
  4. Ikasleen heren bati, bi hereni, euskara tituluez gain, zer gehiago oparituko zaie? Ingeles titulurik?  Eredu eleanitza indartzeko aukera ezin hobea!
  5. Gaztelaniaz jakin gabe DBH, batxiler eta gradu tituluak ere emango dira?
  6. Epe laburrean merkea dena, epe luzeagoan garesti ordaintzen da askotan. Tituluak titulu, mendebaldeko hezkuntza sistematik elebakarrak ateratzen segitzen dugu. Tamalez.
  • irakasgai gehienak* Irakasle honek ikusita dauka nola ematen zaien DBH titulua Euskara eta Literatura eta beste irakasgairen bat gainditu ez duten zenbait ikasleri. Legeak onartzen du salbuespen bezala baina, jakin badakigu, askotan salbuespena arau bilakatzen dela.

Iheslari eta errefuxiatuen nazioarteko eguna

Etzi, ekainak 20, iheslarien eguna”ospatzen” omen da.

Bosniako iheslariak 1993 (via DHpedia.wikispaces.com)

Material interesgarriak topa daitezke, gaztelaniaz, hementxe: DHpedia

Euskaraz ere DHpedia horren paralelo (apalago) bat egiteko asmoa badago: GEpedia. Ea noiz jartzen garen.

Software Libre. Atzeraka goaz?

Aurrera baino atzera goazela ematen du askotan.

Anekdota:

Gaur, gure lantokiko ordenagailuetan (bigarren hezkuntzako ikastetxe publiko bat),  filtro berri bat agertu da.  Barkatu Ibon, irazki berri bat esan nahi nuen. Hortxe ibili gara irakasle batzuk interneten ezin sartuz. (Askotan legez).

Gaurko arazoa berria eta larria zirudien:

Kontuari hamaika buelta eman eta gero, pantaila igarotzea lortu dugu: “JUPITER NETWORKS. Bienvenido al Infranet Controller! No navegue fuera de esta página o perderá el acceso a los recursos restringidos”. (sic). Besterik ez. Mezu laburra bezain misteriotsua guretzat guztiontzat.

Bienvenido? Baina nik ez nuen hona etorri nahi!!!

Azkenean, guztion denboraren bi ordu galdu eta gero, teknikari bat eskatu eta bidali digute Metropolitik. Metropolitik gertu gaudenez azkar etorri zaigu teknikaria. Eskerrak.

Kontua nahiko erraz konpondu omen du:  Odyssey izeneko programa bat instalatu behar zen ordenagailu guzti-guztietan. Intalazio hori gure kontu, jakina, irakasle batzuk eta atezaina, bedela, hortxe ibili dira Windows XP (gazt.) + Panda  (1) gure sistemetan  Odyssey delako hori txertatzen.

Dakizuenez orain institutuetan ez dago Premia programarik, ez dago informatika arduradunik. Lehen irakasle bati astean pare bat ordu-edo ematen zizkioten ordenagailuetan konponketa errazenak egiteko, orain ez.

Krisia.

Problemak daudenean Jaurlaritzak azpikontratatutako enpresa bati deitu  behar eta formateatu eta Windows XP “berria” instalatzea izaten da ohiko ekintza. Gaztelaniaz, jakina. Euskaraz nahi izanez gero aurretik eskaera “berezi” hori idatziz ondo adieraztea gogoratu behar, bestela jai. (Gure idazkariari euskararena “ahaztu” izan zaio askotan).

Gero Adober Reader, Flash eta horrelako gehigarriak nahi izanez gero, zure kontu edo bedelari eskatu. Bestela ezin izango duzu, esaterako, pdf-rik ikusi.

Nik neuk eskura dauzkadan ordenagailuak liberatzen ditut: Linux instalatzen dut. Ez zait edozein tontakeriatarako administrazio-baimenak eskatzen ibiltzea gustatzen… Nori eskatu ez badago Premia arduradunik. Zuzendaritzakoek, horrelako kontuekin ibiltzea baino zeregin urgenteagoak izaten dituzte. Bedela lanez gainezka eta kontu horiekin kokoteraino dagoeneko… Linuxekin hobeto konpontzen gara batzuk.

Baina gaur jarri diguten filtro berria dela eta, nik neuk ere enpresakoei deitu beharko nieke. Ea Odyssey hori Linuxerako ote dagoen galdetu beharko. Edo nola demontre kendu filtroa Odyssey.exe hori gabe edo horri esker edo auskalo. (Enpresakoek ez daukate harremanetarako telefonorik. E-posta mezua bidali behar zaie. Gaztelaniaz. Ikastetxeko idazkariak egin behar, ez diote edozein irakasle moxolori arreta egingo).

Enpresakoek argi adierazi izan dute beti, haiek ez dutela Linux duen ordenagailuan laguntzarik emango… Eskola 2.0-ko eramangarriekin bai, baina Bigarren Hezkuntzan dauden gailuetan ez.  Norbaitek Linux instalatu nahi badu, bere kontu.

Orain arte nahiko ondo moldatu izan naiz 2001. urteko ordenagailuetan Ubuntu bertsio zaharrak erabiliz, Karmic-eta. Azken bertsioek agian memoria RAM gehiegi behar baina bertsio unattended zaharrekin ondo.

Baina gaurko filtro berri horrekin denbora gehiago galaraziko didate, hori ziur.

P.S. Windows XP daukaten ordenagailu guztietan Oddyssey delako pakete berria instalatu eta gero, gure institutuan oraindik ere iragazi madarikatu hori hortxe.

PS. bis. Bihar erreklamazio orri dozena pare bat eskatuko dut Hezkuntza Ordezkaritzan aurten izan ditudan informatika problemak labur biltzeko eta Premia zaharraren bertsio berri eta hobetua eskatzeko. Ez bihar berandu da. Oraintxe bertan noa!

(1) Bide batez, Panda instalatuta ere, Windows-eko Firewallak, suhesiak, birus eta troiarrak dauzkagula adierazten digu maiz! Eta askotan ordenagailuak saneatu behar. Formateatu eta Windows XP berria berriro.

Materiales didácticos. Carta queja-petición. Antilingua.

Ohiko hizkuntza aldatu eta gaztelaniazko material didaktiko batzuk sortzea egokitu zait GARATU ikastaro bat dela eta.

Egindako materialak on-line eskaintzea eskatu didate eta hara.

——–

Como final de un curso GARATU, me ha tocado hacer cierto material didáctico, esta vez en castellano. Me han pedido que lo cuelgue en internet y puesto que lo colgado en blogs se encuentra más fácilmente que lo que solo está en repositorios, ahí está:

Carta queja petición material didáctico 1/4

Carta queja petición material didáctico 2/4

Carta queja petición material didáctico 3/4

Carta abierta queja petición material didáctico 4/4

(CC-BY – Creative Commons Attribution)

Haserretu zaitezte!

M-15 mugimendua izan da hauteskunde kanpainaren elementu berria, Sortu berria den Bildu alderdiarekin batera.

Mugimenduaren indarra hauxe: daukagun sistema honen KONTRA dauden zenbait indar batzeko ahalmena izan duela.

Panem et circenses garaietan ¡Poco pan para tanto chorizo! Me sobra mes al final del sueldo! oihukatzen ibili dira eta ibiliko dira hiri handietako kaleetan.

Laurogeita hamar urte luze duen agure(ar)en liburua izan da, nonbait, euskarri teorikoa. Ez Marcuse.

Eta kaleko kontra)kultura

http://15demayo.info/foro/