Bihar da berandu

Ordenagailu bana ikasle guztientzat

2010/02/04 · Leave a Comment

Informatika sistema hobeak beharko genituzke geure ikastetxeetan

Gaur, 3AB taldean, argudio testuari buruz hitz egin izan dugu. Atera zaigun gaia horko goiko hori izan da. Ona litzateke gure hezkuntza sistemarentzat DBHko ikasle guztiei ordenagailu bana ematea? Gastu horrek mereziko luke? Ala alferrik botatako dirua izango litzateke?

Testua handiago ikusteko hementxe klik egin

Argudio testua idazteko arbelean bururatu zitzaizkigun ideien mapa bat egin dugu. Argudio gehienak ekonomia alorrekoak izan dira. Efrének aipatu du ordenagailuek liburuek baino iraungipen data luzeagoa daukatela. Liburuak laster geratzen dira zaharkituta eta modaz pasata, ordenagailuekin ordea urte batzuetarako inbertsioa egina daukagu. Gainera edukiak errazago berrizta daitezke. Gastatutako 300 € horiek amortizatzen direla iruditu zaigu.

Gero, esan dugu ordenagailuei esker papera aurreztuko genukeela, fotokopietan-eta. Ekologikoagoak izango ginateke, beraz.

Bestalde, liburuetan ordaintzen diren egile eskubideak garestiak dira oso. Interneten eduki asko topa daitezke musu truk, doan. Wikipedian esate baterako.

Kontrako argudiorik ere bururatu zaigu. Ikasgeletan hamaika ordenagailu sartzea ez litzateke hain erraza izango. Wi-Fi sistema onak eta argindar sistema onak beharko lirateke ikastetxe guztietan, ez ordenagailuak bakarrik. Gurean, esaterako, askotan argindar etenak izaten ditugu ordenagailu gelan, eta askotan ezin internetarekin konektatu, klabea ondo egon arren. Software hobea ere beharko genuke agian.

Interneten eta liburuetan topa daitezkeen edukiei buruz ere hitz egin dugu. Interneten denetarik topa daiteke, bai, baina testu liburuetan, ordea, norbaitek lan egin du eduki egokienak batzeko. Interneten dagoen informazio meta handi horietan galtzea erraza da. Interneten liburu asko daude, baina askotan, ez dira hain erraz irakurtzen.

Dena den, iruditzen zitzaigun interneten aukera gehiago eta hobeak topa daitezkeela eta liburuetako testu lauak baino hobeak direla hipertestuak. Baina esteketan zehar galtzeko arriskua ere, hortxe dago. Hainbeste informazio aurrean izanda, galtzeko arriskua oso handia da, baina galduta dabilenak ere asko ikas dezakete. Autodiziplina behar da bilatzen ari garen informazioren bila tinko ibiltzeko.

Bukatzeko, kontuari buruz bururatu zaizkigun hainbat zailtasun batzen ere ibili gara. Zailtasun handia dakar, ikasle eta irakasle batzuentzat, ordenagailua erabiltzea. Nork ez du ikusi noiz edo noiz pertsona bat helikopteroarena egiten atzamarrarekin teklatuaren gainean eta tekla baten gainean erori orduko laupabost segundo igaro? Erritmo horretan esaldi bat idazteko bost minutu eta hau bezalako testu bat idazteko bost ordu… Interneten lasai ibiltzeko mekanografia ikastea komeni dela aipatu du irakasleak, eta mekanografia ikasteko interneten badaudela doaneko ikastaroak esan digu.

Beraz, hemendik eskatuko diegu hezkuntzako arduradun guztiei, ORDENAGAILU BANA IKASLE GUZTIONTZAT!

Sailak: Ekonomia · Internet · Iritzia · Pedagogia · Politika · gorkaazk
Tagged: , , , , ,

0 responses so far ↓

  • There are no comments yet...Kick things off by filling out the form below.

Leave a Comment

  • Erabili diren gaiak

  • Azken erantzunak

    Mikel on Euskal Herriko Mapak
    euskeraikasi on Hotmail eta Gmail euskaraz jar…
    @ Bildua on @ bildua, A bildua irrats…
    ismaelbahri on Google ikastaroa
    ismaelbahri on Toponimia eta exonimia
  • Wikispaces
  • Inkestatxoa

  • RSS atoan.karrajua

  • RSS EuskalJakintza.com

  • RSS EuskalKultura.com_Albisteak

  • RSS Sustatu.com

  • RSS Zabaldu.com

  • RSS ZientziaBerri

  • RSS ZuZeu.com

    • An error has occurred; the feed is probably down. Try again later.
  • Etiketen lainoa

    argazki bakea Bidaiak bideo blog creative commons didaktika e-book egile Ekonomia eskola Europa euskalkiak firefox garaikide google hedabideak hezkuntza Historia historia garaikidea Hizkuntza IEPA! informatika Internet irakaskuntza Iritzia irratia komik komunikatzeko gaitasuna kultura liburuak Literatura lizentzia mapak Ning Pedagogia poesia Politika publizitate Software librea Soziolinguistika umore web2.0 wikipedia Zientzia
  • Wordle: Bihardaberandu1
  • gaztelaniaz
  • gaztelaniaz
  • gaztelaniaz