plazaberri_goi
Andres Urrutia eta Esther Urrutia: "Nafarroako lege-testuak: lexiko juridiko elebidunaren hustuketa" PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Andres Urrutia eta Esther Urrutia   
2010-03-12

Martxoaren 4an, Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak antolaturik, "Euskarazko terminologia juridiko-administratiboa" izeneko jardunaldia egin zen Iruñean, Euskarabidearen egoitzan.

Jardunaldi horretan hauek mintzatu ziren: Andres Urrutia eta Esther Urrutia, Mikel Taberna, Ander Irizar, Araceli Diez de Lezana, Gotzon Egia eta Inma Errea.

Hona hemen Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Esther Urrutia Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakasleak eman zuten hitzaldia: "Nafarroako lege-testuak: lexiko juridiko elebidunaren hustuketa".

thumb_aurrutia_eurrutia_iruean_048

 
"Erlea" aldizkariaren bigarren zenbakiaren aurkezpena PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2010-03-11
Martxoaren 17an, asteazkenean, Erlea kultura aldizkariaren bigarren zenbakia aurkeztuko da Bilbon. Aurkezpen bikoitza egingo da:
  • goizeko 11:30ean, Euskaltzaindiaren egoitzan, prentsaurrekoa egingo da eta
  • iluntzeko 19:30ean, Bilboko Kafe Antzokian, jendaurreko aurkezpena.

Erlea aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du -Akademiaren egitasmoetako bat da-, eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratzen da edizioaz eta diseinuaz.

Goizeko prentsaurrekoan Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Bernardo Atxaga euskaltzain eta zuzendariak egingo dute aurkezpena. Iluntzeko ekitaldian, aldiz, hitzaldi bat egongo da, baita errezital laburrak, bideo-emanaldi bat eta kantak ere, Irlanda eta Euskal Herriaren inguruan. Izan ere, Erlea-ren bigarren zenbaki honetako gai nagusia Irlanda da. Hori dela eta, aurkezpena martxoaren 17an izango da, Saint Patrick egunean alegia, Irlandako festa nazionala.

thumb_erlea-2

Bigarren zenbakiaren aurkibidea 17,08 Kb
 
Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi, bertsolaritzaz PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2010-03-10
Martxoaren 4an burutu zen Bilbo Zaharra Forumek antolatutako herri literaturari buruzko jardunaldien hirugarren saioa. Jardunaldi horiek Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira, "Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" izenburupean. Hirugarren saio horretan, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertsolaritzari buruz aritu ziren, "Bat-batekoak" deitutako saioan.

"Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" jardunaldiak otsailaren 11n hasi ziren, Xabier Amurizaren eta Jon Aurreren eskutik. Bigarren saioa otsailaren 18an egin zen, Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazurekin. Hurrengo eta azken saioa martxoaren 11n izango da, iluntzeko 19:00etan. Bertan Niko Etxartek eta Xabier Kaltzakortak hartuko dute parte.

thumb_lujanbio_alberdi
 
"BBK-Euskaltzaindia Literatura ataria" aurkeztu da PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2010-03-09
2009ko R.M. Azkue Sarien berri eman den ekitaldi berean, "BBK-Euskaltzaindia Literatura Ataria" aurkeztu du Akademiak. Atari honetan literatura arloan Bilbao Bizkaia Kutxa eta Euskaltzaindiak elkarrekin egin duten lan oparoaren berri ematen da, eta gaurtik aurrera Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta daiteke. BBKk eta Euskaltzaindiak 1958an ekin zioten elkarlanari eta horren fruitu dira kaleratu diren ehun argitalpen baino gehiago. Gaur zabaldu den atari honetan lan horiek zerrendatu, deskribatu eta zenbait kasutan, bertsio digitalean ere eskaintzen dira.

Ataria Euskaltzaindiaren Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak batzordearen ekimena da eta Akademiaren Informatika, Salmenta eta Katalogazio Zerbitzuen elkarlanaren emaitza. Aurkezpena Jon Artza Argitalpen Salmenta zerbitzuko arduradunak egin du.

thumb_azkue_sariak_025

Gehiago irakurri...
 
Azkue Literatura Sariak banatu dituzte Euskaltzaindiak eta BBKk PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2010-03-09
Gaur, martxoaren 9an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak banatu dira. Sariak Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eman dituzte.

Hauek dira 2009ko saridunak:

A mailan, narrazioan: lehen saria: Zoritxarreko sekretua, Mikela Atxoarena; bigarren saria: Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu,  Maialen Akizu; hirugarren saria: Koaderno txikia, June Ugalde.

A mailan olerkian: lehen saria: Nire herria, Maialen Akizu; bigarren saria: Gau beltza, Mikela Atxoarena; hirugarren saria: Maitasun izpiak, Lorea Solana.

B mailan, narrazioan: lehen saria: Korapilo bako soka, Nerea Eizagirre; bigarren saria: Euria, Amaia Iturriotz; hirugarren saria: Zure ispiluaren ximurrak, Nerea Eizagirre.

B mailan, olerkian: lehen saria: Flora, Leire Arenas; bigarren saria: Txorien jauzi ttikiz, Leire Arenas; hirugarren saria: Musika, Nerea Ibarzabal.

thumb_azkue_sariak_125

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1 / 61
BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak jardunaldia

AZKUE fundazioa

banner_oeh

2010 Otsaila 2010 Martxoa 2010 Apirila
Al As Az Og Or Lr Ig
Astea 9 1 2 3 4 5 6 7
Astea 10 8 9 10 11 12 13 14
Astea 11 15 16 17 18 19 20 21
Astea 12 22 23 24 25 26 27 28
Astea 13 29 30 31

Saioa hasi

RSS
© 2010 Euskaltzaindia. Ikus lege-oharra