Hemen zaude: EIZIE »  Albisteak »  Hans J. Vermeer hil da

Atzera albisteetara »

Ibon Uribarri | 2010-02-11

Hans J. Vermeer hil da

Hilaren 4an hil da Heidelbergen Professor Dr. Dr. h. c. Hans Josef Vermeer.

Itzulpenaren teoriari ekarpen garrantzitsuak egin dizkio ikuspegi funtzionalista batetik (Skopos teoria) hainbat argitalpenetan, eta esan daiteke ikertzaile nagusietako bat izan dela itzulpen ikasketa garaikideen barne.

Gainera, euskarari ere eskaini zion arreta: gurera hurbildu zen euskara ikastera eta euskal ipuinen bilduma bat itzuli zuen ondoren alemanera 1991 urtean, Ipuinak: Baskische Erzählungen.