Lang: eu | en

Aurkezpena

IXA taldea Euskal Herriko Unibertsitateko ikerkuntza-taldea da, hizkuntzaren tratamendu automatikoan lan egiten duena.
Momentu honetan taldeko kideak 43 gara: 32 informatikari, 8 hizkuntzalari, 2 ikerkuntzarako teknikari eta administrari bat.
Gehienak Donostiako Informatika Fakultatean aritzen gara, baina beste zentro batzuetan ere bai (Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskola, Donostiako Irakasle Eskola...)

Argitaratu ditugun artikulu guztiak ikus ditzakezu webgune honetan, baita gure proiektuak, baliabide linguistikoak, produktuak...

Sortu ditugun produktu ezagunenak hauek dira: Xuxen zuzentzaile ortografikoa, OpenTrad itzultzaile automatikoa, Euskal WordNet sarea eta ZT eta EPEC corpusak.

Esku artean ditugun proiektu nagusiak hauek dira: KYOTO Europako STREP proiektua; Eusko Jaurlaritzaren ikertalde finkatua; M.E.C.eko IMLT, OPENMT eta KNOW proiektuak eta TIMM eta RTTH ikerketa-sareak.
Ikus hemen proiektu guztien lista 1988tik.

Gehiago irakurri