Vous êtes ici: EIZIE »  Outils pour le traducteur en langue basque »  ItzuL, liste de poste électronique »  Harpidetza eten edo konfiguratu

Harpidetza eten edo konfiguratu

Harpidetza eteteko, erraza da. Bidali mezu bat itzul-leave@postaria.com helbidera.

Harpide-aukerak

Zerrenda utzi, oporretarako eten, e-posta helbidez aldatu, mezu jasoketa banan-banan egin beharrean eguneroko bildumetan...... Aukera horiek moldatzeko, sartu zure harpide-helbidea:

Hurrengo orrian, zure erabiltzaile pasahitza beharko duzu. Ez baduzu gogoratzen, lasai: bertan izango duzu aukera gogorakizuna bidaltzeko eskatzeko.

Postaria.com zerbitzuan oinarritutako buletin edo zerrenda baten baino gehiagotan bazaude harpidetuta (adibidez, Sustatu-ren albisteak banatzen ditu Postariak, eta baita Goiena.net atariko herrietako berriak), nahikoa zaizu harpidetza hemendik bertatik konfiguratzen hasi, haietan ere aldaketak egiteko.

Hau da, E-posta helbidea aldatzera bazoaz, aukera duzu harpidetza jakin honetan egin aldaketa, eta ondoren helbide berria Postaria.com-eko zerrenda guztietan aplikatzeko, Denak Aldatu aukeran klik eginda. Horrela, bai Goiena.net-eko buletinetan eta bai Sustatuko harpidetzan ere, denetan aldi berean aldatuko duzu zure e-posta helbidea.

Jasoketa aukerak edo beste zerbait konfiguratzean, aukera izango duzu, beste harpidetzetara jotzeko, Beste Harpidetzen Zerrenda dioen aukera batean klik eginda, bakoitza zure gustura konfiguratu ahal izango duzu.