Hemen zaude: EIZIE »  Argitalpenak

Argitalpenak

SENEZ itzulpen teoria eta pragmatikari buruzko aldizkaria da. Urtean behin kaleratzen da. Artikulu gehienak euskaraz argitaratzen ditu, baina ez die ukorik egiten beste hizkuntzetan idatzitako kolaborazioei. Artikuluak argitaratutako hizkuntzan aurkituko dituzu beti, itzulpenik gabe.

SENEZ GRAFIKOA

Juan Azpeitiaren lanari esker aldizkariak azken aleetan izan dituen azalak eta irudiak bildu ditugu ale guztiz berezi batean, eta, horiekin batera, Berbelitz itzultzailearen gorabeherak irakurtzen ahalko ditugu Anjel Lertxundik idatzitako kontakizunean (baita gaztelaniaz ere, Jorge Gimenezek egindako itzulpenean).

Itzulpen antologiak

Gaur egun itzulpengintza edukitzen ari den loraldiak ezin ditu ahaztu aurreko belaunaldiek eginiko lanak, sustrairik eta euskarririk gabe –hitz batean esanda, tradiziorik gabe– geratu nahi ez badugu. Horregatik EIZIEk, bizirik dauden balaunaldi horietako itzultzaile batzuei omenaldia egitea eta elkarteko ohorezko kide izendatzea erabaki zuen, bai eta haien lan batzuk argitaratzea ere, oraingo itzultzaileon ikasbide ere izateko asmoz. Asmo honen barruan, hiru antologia argitaratu dira.

"Itzultzaile aitzindariak" bilduma

EIZIEk aspaldi ekin zion aurreko belaunaldietako idazle-itzultzaileen lana aitortu eta berreskuratzeko ahaleginari, eta horren emaitza izan da duela hiru urte abiarazi genuen Itzultzaile aitzindariak izeneko bilduma berri hau. Hiru liburu argitaratu dira orain arte.

"Literatura Unibertsala" itzulpen-bilduma

Literatura unibertsaleko obrarik garrantzitsuenak euskaratzeko helburuaz sortu zuen EIZIEk bilduma hau. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eta EIZIEk urtero sinatzen duten hitzarmen baten bitartez kudeatzen du programa hau elkarteak, eta Alberdania eta Elkar argitaletxeek argitaratzen dituzte itzulpenak koedizioan.

Literatur itzulpena hedabideetan

EIZIEk 1998. urtean jarri zuen abian programa hau, alde batetik literatur itzulpenen presentzia bermatzeko, eta, bestetik, irakurleek itzulpenen kalitateaz izan zezaketen iritzi ezkorra gainditzeko asmoz.