Hemen zaude: EIZIE »  Itzultzailearentzako tresnak eta loturak »  Literatur Itzulpenen Katalogoa

Literatur Itzulpenen Katalogoa

Katalogora sartu

Literatur itzulpenen katalogoa euskaratutako literatur obren datu base bat da, EIZIEk sortua Armiarmarekin lankidetzan.

Obraren egilea, titulua (jatorrizkoa zein itzulpenarena), itzultzailea, generoa, bilduma, argitaletxea, argitaratze urtea, argitaratze tokia, jatorrizko urtea, jatorrizko herria eta jatorrizko hizkuntza kontsulta daitezke.

Zabalduz eta osatuz joango den arren, katalogoak, oraingoz, 1976tik 2008ra bitartean euskaraturik argitaratu diren helduentzako literatur lanak biltzen ditu.

Katalogotik kanpo gelditu dira, oraingoz:

  • Euskaratik beste hizkuntzetara itzulitako lanak.
  • Haur eta gazte literatura multzoan sartzen direnak.
  • “Kanonikotasun” maila batetik kanpo kokatzen diren produktuak, hala nola, euskara ikasteko erraztu eta/edo laburtutako testuak.
  • Egile askoren testuez osatutako antologiak eta egile jakinik gabeko ipuin bildumak.
  • Fikziokoa ez den literatura (literatura zientifikoa), salbu eta Pentsamenduaren Klasikoak eta Zientzia Irakurle Ororentzat, bilduma bi horietako liburuak katalogoan jasota baitaude.