TROKAOLATARRAK

GILKITXARO ANTZERKI TALDEA

teatro-testuak.com

 
Sinopsia

Aligiri-Otumetxu baserrian ama alaba diren hiru emakume alargun bizi dira, Trokaolatarrak. Etxean bizi ziren gizonezkoen heriotza misteriotsuak gertatu baziren ere, herrian ez dituzte erruduntzat hartzen, bai, aldiz, pekataritzat. Nola liteke gizonezko barik hiru emakumek baserria aurrera ateratzea?

Margaritak, Fundación de las Margaritas erakundeko emakume aberatsak, Aita Domekaren, herriko apaizaren, zerbitzuaz eta laguntzaz baliatuta, Trokaolatarrak bideratu nahi izango ditu, beti ere Don Claudio Sánchez de Albornoz, herriko jabearen babespean.

Baserriko txerriak bizirik eta gero eta lodiago dauden bitartean, Aligiri-Otumetxu baserrian txarriboden ospakizunek aurrera jarraitzen dute. Txarriak izango dira, hain zuzen ere, komedia honen gidariak. Animalien ohiturak galtzen doazen heinean, txerriak pertsonen bizioak ikasten joango dira. Menpekotasuna, familia, boterea eta zintzotasuna bezalako baloreak kolokan jarriko dira obran zehar.

Gidoiari buruz

Atzoko euskal teatroak baserria eta herri xehearekin lotura sendoa zuen. Erlijioak aurreko gizartean zuen pisuaren erakusle zen antzerkia ere. Ohiturak, tradizioak eta batez ere, eragin handia zuten, siniskeriak etengabeak dira TROKAOLATARRAK antzezlanean.

Gaur egungo gizarteak nekazal eta baserri giroan bere burua islatuta ikusten ez badu ere, oraingo bizimoduak dituen osagai asko agertuko da antzezlanean: boterea lortzeko lehia, dirua eskuratzeko garra; kontrol iraunkorra azken finean. Edo hobe esanda, kontrola galtzearen beldur etengabea. Kontrola edukitzeak berez dakar domeinua eta agintea hondoratzearen egonezina. Gezurra eta faltsukeriaren laguna den inposaketan ondorioztatzen da beldur hori. Hori da gizakiari datxekion justizia bidegabeenaren bilaketa. Bakoitzaren justizia, norberarena, bakarrean bihurtzeko arriskutan dagoen zuzenbidea da. Norberekerian kaosa kolektibitatearen, taldearen, irudiaren atzean estaltzen da, familian, herrian edota edozein estamentutan. Itzelezko zorigaitza estaltzen duten beste komeria askotan bezala umorea da gure inguruari eraso egiteko aukeratu dugun arma.

TROKAOLATARRAK antzezlanean agertuko diren ohitura eta tradizioari buruzko erreferentziak Azkueren ikerketetan oinarrituta daude batez ere. Bestalde Gabriel Arestiren antzerki lanak gogoratuz, eta omenduz, bere teatroaren aipuak izan badaude. Horretaz gain ezagunak ere diren Mogelen Peru Abarkaren gisako pertsonaiak, edota ezagunak ez diren gure inguruko arbasoen presentzia aurki daiteke TROKAOLATARRAK osatzen duten pertsonaien atzean. Fredi Paia bertsolariak, gainera, antzezlanarentzat beren beregi bertso sorta bat prestatu du. Musika ezberdinek, euskal tradizionalak zein elektronikoak, girotzen dute obra.

Agerraldi bakar batean gertatzen den baserri komedia da TROKAOLATARRAK. Bederatzi pertsonaien arteko harremanak eta gora beherak dira agertuko direnak. Istorio honetako protagonistak eta aurretik zegoen mundu orok obraren sarean eroriko dira. Guztira hamabost eszena arinek kaosean bukatu behar duen tentsioa areagotuko dute.


Pertsonaiak

TXARRIA .................................. Ane Zabala Gabikagogeaskoa
TXARRIA .............................................................. Eider Olaziregi
TROKAOLATAR JUANA BIXENTA ................. Amaia Escudero
TROKAOLATAR FRANTZiSKA ........................... Ane Rotaetxe
TROKAOLATAR INAXIA ................................ Maider Amezaga
MARGARITA ............................................... Mentxu Amunategi
AITA DOMEKA ...................................................... Galder Perez
KARLOS ................................................................. Jonan Lekue

Fitxa teknikoa

Ideia .......................................................GILKITXARO
Gidoia ...................................................... Galder Perez
Bertsoak ........................................................Fredi Paia
Eszena zuzendaritza ................. Mentxu Amunategi
Txarrien diseinua ................................. Aidi Delgado
Irudiak ............................................ Maider Amezaga
Argazkiak ......................................... Ziortza Morales
Off ahotsa ........................................ Iratxe Fresneda

2001eko Maitzaren 11ean estreinatuta Deustuko Gazte Lokalean

Testua

teatro-testuak.com