|
Negu
gordin batean ama alabak gozo-gozo zeuden beheko suaren inguruan.
Kanpoan elurra sendo zegoen. Norbaitek atea jo zuen, kax-kax!, eta
neskatoak ireki: hartz bat zen, hotzak gogortzeko zorian zegoen hartz
bat.
Hasieran etxekoak ikaratu arren, laster elkarren lagun egin ziren. Alabak kilikili egiten zion sudurrean animalia iletsu hari. Hartza animalia gozoa zen, baina artega zegoen.
Egun horretan bertan, alaba egurretan joan zen basora eta han ipotx bat ikusi zuen. Bizar luzea zeukan, hain luzea ze zuhaitz batean kateatu zitzaion... Neskatoak askatu egin zuen eta orduan ipotxak zer esango eta: "Utzi pakean mukizu hori". Urrez betetako morral bat lurpetik atera eta alde egin zuen. Hurrengo batean neskatoa azokara zihoala, ipotxa aurkitu zuen berriro. Arrano baten erpeen artean zegoen. Tiraka hasi zen neskatoa izaki ttipi hari lagundu nahian, tira eta tira, bereiztea lortu zuen arte. Ipotxak ordea, eskerrak eman beharrean, inon direnak esan zizkion: "Ume zorri hori! Arropa tarratadaz bete didazu". Zulo batean gorderiko zilar zakutoa hartu eta ospa egin zuen azkar-azkar. Azokatik etxerakoan ipotxak eta neskatoak berriz egin zuten topo. Une hartan bertan hartz bat atera zen arboladitik eta ipotxari eraso egin zion.
Baina hartzak, di-da, ipotxa akabatu egin zuen. Hartz hura, etxean babes eske egondako berbera zen. Ipotxa akabatzeaz bat hartzari larrua erori egin zitzaion eta printze eder bat azaldu zen haren azpian. Ipotxaren urrea eta zilarra printzeari lapurtutakoak ziren, jakina. |