|
Bazen
behin gizon aberats bat. Oso aberatsa. Eta zuhurra, aberatsa bezain
zuhurra, zekena. Esku zabala izatea zer zen ere etzekien hark. Diru
guztia giltzapean gordetzen zuen.
Behin batean lagun bat joan zitzaion diru eske:
Laguna zen eta aberatsak ezin ezetzik esan. Hala ere baldintza bat jarri zion:
Negua zen eta haize fina zebilen. Hala ta guztiz ere lagunak onartu egin zuen. Dirua behar zuen. Gizajoa! Ia bertan gelditu zen, baina tira, froga gainditu zuen. Biharamunean diruaren bila joan zen. galdetu zion aberatsak. - "Uff! Oso gogorra izan da. Ezin izan dut batere lorik egin. Ia-ia izar guztiak zenbatzeko aukera izan dut". - "Nola? Izarratu egon da? Orduan izarren berotan egon zara. Ziria sartu didazu. Gure itunak eztu balio. Ez dizut dirurik utziko". Hurrengo egunean lagunak aberatsa bazkaltzera gonbidatu zuen. Hark hartu zuen poza! Bazkaria dohainik. Orain ere dirua aurreratzeko bidea... Baina mahaian eseri eta platerak hutsik.
esan zuen lagunak eta sukaldera abiatu zen. Aberatsa atzetik segika. Sukaldean zer aurkituko eta arkumea burduntzian bai, baina beheko sutatik urrun.
Gizon zuhurra mutu geratu zen. |