|
Udaberriko
eguzkitan han zebilen zurgina, aroztegiaren atarian, zerrarekin atzera
eta aurrera, rri-rra, rri-rra, egurrak mozten. Mahai azpian ardi
txakur iletsu bat zegoen lo. Bekokian behera ere txima luzeak zituen.
Aurrean zeukana ikusiko ote zuen txakur hark?
Ijito bat pasatu zen aroztegiaren aurretik eta galdera hau egin zion lanean zebilen gizonari:
Zurgina oso lanpetuta zegoen eta burua altxatu gabe erantzun zion: "zeuk erabaki". "Niri bost axola" erantzun balio ere antzera. Ijitoak ezetzik entzun etzuenean, di-da hasi zen txakurra mozten. Guraizeei gora eta behera eragiten zien; Klis-klas, klis-klas, eta konturatu orduko itxura txukuna eman zion txakurrari. Lana nahiko aurreratuta zeukanean, galdera egin zion zurginari:
Eta berriro ere ijitoak:
Lana bukatu zuenean ijitoa oso harro zegoen. Ez zen gutxiagorako! Hartza zirudien txakurrari sahietsak ikusten zitzaizkion orain. Hala eta guztiz ere dotore zegoen.
- "Eskerrik asko jauna... zuk bai badakizu ondo egindako lana estimatzen". Ijitoak guraizeak garbitu eta gorde egin zituen eta, zurginak diruaz ezer esaten etzuenez, berak aipatu zion:
Zurginak zerrarekin jarraitzen zuen, baina horri erantzuteko, burua jaso egin zuen.
Ijitoa txistua irentsi ezinik geratu zen. |