gipuzkoakultura.net gaur
JARDUERAK
Mihakan bikotearen kantaldia KMKn
Iparraldea bertan! jardunaldiekin jarraituz, martxoaren 17an, asteazkena, Mihakan bikotearen kantaldia izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian, 19:30ean.
"Mihakan bikotearen kantaldia KMKn" osorik irakurtzeko
Artelekuko irakurketa taldeetan izena emateko azken egunak
Artelekuk Literatura larrutuz (euskaraz) eta Viena, mendearen hasiera (gaztelaniaz) irakurketa taldeak antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Izena emateko azken eguna ostirala da, hilak 19; bidali zuen datuak
arteleku@gipuzkoa.net helbidera.
"Artelekuko irakurketa taldeetan izena emateko azken egunak" osorik irakurtzeko
ERAKUSKETAK
Artista Berrien XLIII. lehiaketako irabazleak ibiltaritzan
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak bultzatutako Artista Berrien XLIII. lehiaketako irabazleek KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan erakutsi zituzten haien lanak 2009ko apirilean eta maiatzean. Orain, Espainian zehar dabiltza ibiltaritza modu berri batean.
"Artista Berrien XLIII. lehiaketako irabazleak ibiltaritzan" osorik irakurtzeko
LIBURUTEGIAK
Literatura eta zinema
Zinemaratutako literatur lanen egokitzapenak izango dira KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekako protagonistak martxoaren 15etik 20ra. Gogoratu ostirala, martxoak 19, jaieguna dela eta ez dela zinema saiorik izango.
"Literatura eta zinema" osorik irakurtzeko
ONDAREA
Zumalakarregi eta Igartubeiti museoak, Expodidàctican
Igartubeiti Baserri Museoa eta Zumalakarregi Museoa Bartzelonako Expodidàctica Hezkuntzarako Baliabideen Erakustokian izango dira martxoaren 18tik 20ra.
"Zumalakarregi eta Igartubeiti museoak, Expodidàctican" osorik irakurtzeko
ARGITALPENAK
Etxahun-Iruri, etorkinak eta Animac, GipuzkoaKultura saioko protagonistak
GipuzkoaKulturak beste saio bat eskaini zigun ostegunean, martxoak 11, euskarazko tokiko telebistetan. Etxahun-Iruri, etorkinak eta Animac Artelekun jaialdia izan ziren saioko protagonistak.
"Etxahun-Iruri, etorkinak eta Animac, GipuzkoaKultura saioko protagonistak" osorik irakurtzeko
GIPUZKOA ATZO ETA GAUR