akatsak / iradokizunak inprimatu
The strange fruit
Izenburua:
The strange fruit
Sinadura:
Robert Wyatt
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Joxerra Utretx)
Egilea(k):
Wyatt, Robert
Utretx, Joxerra

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
97

The strange fruit

 

Robert Wyatt

                                                           ┬źNothing can stop us┬╗

 

euskaratzailea: Utretx

 

 Hegoaldeko arbolek fruitu arraroa dute.

 Odola hostoetan, odola sustraietan,

 hegoaldeko brisaren gorpu beltzak balantzaka;

 fruitu arraroak zumarretatik zintzilika.

 

 Hegoalde galanteko artzain eszenak.

 Begi ezkelak eta aho okerrak,

 magnoliaren lurrin goxo eta freskoa,

 bapatean haragi errearen kiratsa.

 

 Erroien mokorako fruituak,

 euriak melau eta haizeak ferekatzekoak;

 eguzkitan usteldu eta arbolak jausten uztekoak:

 arraroa eta mingotsa halako uzta.

 


akatsak / iradokizunak inprimatu