akatsak / iradokizunak inprimatu
Arrats-betean
Izenburua:
Arrats-betean
Sinadura:
Martin Ugarte
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ugarte Azurmendi, Martin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1982
Orrialdea:
16

Arrats-betean

 

Ugarte'tar Martin

 

 Ganduaren oial-zorroa,

 zeatz biltzen sabelera:

 Arrats-├▒abar jantzi umoa,

 amets bateratze leloa;

 gau-beltzaren pardelera.

 

 Lurrerantza urbil mi├▒etan,

 Zeru-estalki zabaja;

 eztia ezpain axaletan,

 ttanttoak begi-ninietan,

 t'ukuitze laztan apala.

 

 Ikusgune ari-zidorrak,

 bepuruetan esiak:

 Argi-bete errots aztarrak,

 entzumen xaloen aparrak;

 sabel-utsak irentsiak.

 

 Gau-txori karraxiak sori,

 ixil-ausle aldi-maldiz:

 Ospeleko kiribildari,

 ur-opiltze mur-murtza ori;

 Lamen arrabots bailitz.

 

 Arrats-beeraren ondarretan,

 gain-zapixka irekia;

 inguru-lauso makarretan,

 sabel utsera kirikakan;

 ilbeera laurdenkia.

 

 Illun-ixillak eriorantz,

 gau-beltzaren sein bixkiak.

 Zain-lertze-beldur giliberaz,

 au uats-aurrek adieraz;

 —egun-txintaren izpiak.—

 

 


akatsak / iradokizunak inprimatu