akatsak / iradokizunak inprimatu
Esku-langille apala
Izenburua:
Esku-langille apala
Sinadura:
Martin Ugarte
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ugarte Azurmendi, Martin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1962 III-IV Esku-azalak
Orrialdea:
7

Esku-langille apala

 

Martin Ugarte

 

 Esku azalak lodi eta latz, arpegi zimur xurtua,

 egunan buru ordu luzetan, izerdi bitsez urtua.

         Lanaren nekez,

         ta abegi otzez,

     damakik bizitz mindua.

 Arrazoi barik gaillen artuta, begi birekin zaitua.

         Ugaritasun geiegin ordez,

     irabazpide neurtua,

 Burruka gogor mendearagaitza, bizi bearrak sortua;

 jaio intzandik diraun artean, lanak gaiñ-azpi artua...

         Ogi-zati bat etxera naiez,

     abil langille zaildua...!

 

 Ke-adar luze orren itzalen, nekez abillen laguna.

 Auts ta izerdiz larru-estalki, or daramakik eguna...

         Eure etxean,

         mai zabalean,

     izango badek zer jana!

 Eramanpenez arintzen dakik, lanak berez dun astuna.

         Alaz, gaiñetik giza-artean,

     begirapena illuna...

 Geigo eziñez lertuko balitz... ai, ire biotz biguña...!

 Ustuko uke gose-miñezko, barren-malkoen osiña!

         Nolaz diarduk ixil lanean,

     esku-langille otzana...?

 

 Bai...! Garratza dek ire bizitza, iñoiz atseden gabea

 Eguna daukak burrukarako, gogarte latzez betea.

         Sari neurtua,

         ta orraztua,

     au ez dek bakar ordea.

 Lan egiñaren eskerrik eza! Ori etzaikik obea.

         Onekin ago minberatua...

     Min denak ixil gordea...

 Jainko zuzenak neurtua zaukak, bakoitzarentzat berea.

 Kristo'ri esker lanaren nekez, zuzen dek Zeru-bidea.

         Egiz i auka aukeratua,

     Zeru-goirako lorea...!

 

 


akatsak / iradokizunak inprimatu