Oar laburrak. Kantuz eta itxaropenez
Markue
XXXI
miñaren miñez
samintasunaren pixua
eruan
eziñik
geiago
belaunikotu zan
lurrean
etzegoan mundurik
arentzako
ordu mingots aretan
bertanbera itxita aldendu jakozan
ordurarte laguntzat euki ebazan guztiak
ez
eban
galdu
burua,
eta jaungoikoari eskeiñi eutson
barriro
be
bere
izatea,
lagun-guzurti
guztiai
parkatu
ta
gero.
XXXIL
inpernu-zuloak eurak baiño
geiago
ikaragarritu
eustan
arek gau baltz
bildurgarri arek
orduan konturatu nintzan
egunsentiko
argiaren
balio
aundiagaz
eguzkia
mendiak
zelaiak
itxasoa
.......
danak batera etorri zi-
ran
gero
alaitasuna
emoten
bizitzeari
XXXIII
benetan
eta zintzotasunik garbienagaz
emon neutsun berbia
eta
ezetan be
etzenduen
sinisterik
gura
izan
nere
egian
ondo ikusi dozu
orain
itxututa artu zendun guzur-bidetik
etorri jatzun
uts-egite
negargarria
ez egizu makurtu burua orregaitik
eztozu dana galdu oraindiñoko-ta:
aurrerantza pausu bat
emon zeinkean bitar-
tean,
aurrera beti!
joanak joanai
begiratu
ta
jaramonik
egin
barik.
XXXIV
mosu emon neutsun
bekoki agurgarri maitea
baiño
arrizuri otzagorik ez dot ezagutu.
goietaruntza
ibillaldia eginda eukan
bere bidean
udabarriko
eguzkiak.
eruatea asi-aurretik egin neutsun mosu
atxarria bera baiño otzago gelditu ziñan
gorputzian.
XXXV
bein be etxatzo buruan sartu zuri olakorik.
makiña-tresna otz bat izateko
eztalako jaio zure biotz ona.
edertilari on batentzako
izango ziñan
zu
pintatzeko eredu-leloa
basoko
zugaitzen
bat
izan
baziñan.
iñoren esanbearrik
eztaukat
ondo dakidalako: milla zeruetara
igonda
zengozan oraingoz zu,
txori-egoen
jabe
etorri
baziñan
mundu
onetara.
XXXVI
edur eta urregorri-koloreko argi egokia zan,
ater-una baketsua
estura bako
sinismen
berezkoan.
sua eta aize baltzak etorri ziran gero
urriñetako itxaso izenbakoetatik
eta betiko amatau zan lenagoko atsegin pozgarridun zoragarritasuna
utsa zan negar egitea,
osatzerik ez egoalako.
aurreruntz
egin bearrean
aurkitu giñan gero,
atzeruntza begiratzeko denbo-
ra barik,
bixirik urtetea gura gendualako danok.
XXXVII
ez dala izan egun bat bakarrik,
ez.
ez dala egun labur bat izan
bizitza luze bat baiño.
poztasun eta arantzaz beteriko bizitza luze bat.
ez daitela etorri barriro. ez daitela etorri.
atseden aldia etorri daitela
egilleak gura daben egun eta orduan.
XXXVIII
orrek laiño orrek...
gaztearoa gogoratzen deuste
orrek goiko laiño zuri orrek...
begiak itxi ta zabaldu
edo
kiñu laster labur bat
eta besterik e'tzala
izango
bizitza,
uste
izan
neban
orduan
bere urteak eta egunak daukozala bizitzak, ikusi dot ge-
ro. eta arantza bako egun gitxi ezagutu dot. ogei ta bost
ordu luzeko egunak be bai, laiño baltzakaz bete diranean
udabarriko egunsenti garbiak.
ordaintza zeatza
eskatzen deutso
oiñazeak
bizitzako
atsegin
eta
poztasun
bakoitzari.
XXXIX
trumoe bildurgarriaren dunbadotsa entzun da
suzko oiñeztarri gorriak zatitu daubezanean
lur-erre ganeetako
zeru baketsuak.
euri oparotsuak etorri dira gero
solo, landa ta baso egarridunai
mosu ugariak emoten
lurrak lotintzeko.
garatu ziran landara barriak
eta...
landaren loratzea
etorri zan garai ederrean
il zan
etxeko umetxoa,
amaren
oiñazezko
negar-zotiñen
er
di
an.
XL
itxaron, eta bizi.
bai.
bizitxa da itxarotea,
neretzako.
zertarako
estutu
itxarotean?
betikotu egiten dau bizitzea betikotasunean
arimearen bakeak. (benetako bake biziak).
gauzen barri ezin deutsat adierazi
neure buruari,
gauberdian nagoalako.
orregaitik nago itxaroten
bizitzako
egunaren
egunsentiari
itxaropen
barik
ez
nagoelako
XLI
ez dot aditzen
baiña sinistu bai.
aditzen ote-dau bere egazkadea txoriak berak?
edo bere uger-egitea arraiñak?
egan
eta
uger
dabiltza,
siñisle nabillen moduan neure bidean
ni.
egan egin ezin daben txoria ikusteak
samintasuna emoten deuste biotzean
zelako atsekabea
zaurituta
azkenetan
dagoan
arraiñak!
inguruko lagunen artera begiratu dot
eta geroaren sinismen bako bat baiño geiago
aurkitu).
zelan galdu leike
bizitzaren itxaropena,
orrenbesteraiño?
aurrerantza egiteko
ez neuke adorerik eukingo
itxaropen pitin bat ezpaneuko
XLII
etzegoan
berotasun
aundirik, etxetik urtetako,
atzo goizeko egunsentian.
euskaldun aundi baten
borondatea
betetearren
joan
giñan
goierrira.
danon arteko
euskalduntasunagaz
berotu
giñan
euskeraz
otoitzean.
(eztira iskilluekaz irabazten
gerraterik aundienak)
lazkaun irabazi zan bat atzo.
...
andima elantxobekoa
euskal jakintzaren
arimak
suak izeturikoa
gaztetatik
su orren
argiagaz
ibili dana
bizitza luzean,
mundu
zabaletik
Iazkaun euskeraz
gaur
otoitzak
andimagaitik.
XLIII
korta eder bat
imini
deutsie auntzari,
aska bete bedar-janari ugariagaz
zer gertatu dan gero?
laster egin dau anka mendira
katea solte ikusi dabenean
¿...... ?
"etxeko kortarik onenak baiño
obeagoa dok
neretzako
sasi-orriz
beteta
dagoan
mendi-bazter
ezkutu au."
XLIV
bat baiño geiago lotu daben
kate gogor onek
askatu deuste
giltzapetuta
neukan
au
arima
igeskor
au
an
urriñetan
eta
emen
urrean
orain
emen
kate-
-barru
onetan:
bizitzarako
emon
deustez
egoak
itxaropenaren
bidetik
egan
egiteko
jantzi
barriakin
jantzi
jatan
arima
poztuagaz
XLV
millaka zugaitz orritsu illaran
azkenbako basamortu agorraren erdian
nundik agertu ote-da mirari au?
bizitza biurtu diran
zure otoitzak dira orrek
zugatz barriok
jarraitu zuk
orrekin zure otoitz zintzo orrekin
eta
garretan
kiskaltzen
dagoan
suzko
basamortu
erreak
zugaitz
barri
ongilleakaz
betetan
alegintzen
jarraitu
zuk
XLVI
ardien
bide estuetatik
gora
joango naz
beian zelaiko bide ertzean
kitarra mutuagaz
zure kantu illungarria kantetan zagozan artean
kantu barri bategaz
asiko naz
ara goiko mendi tontorrera elduten nazenean
loituta
itxi nenduan
neguak
zelaiko
uri
aundiak
eta
betiko
udabarri
baten
billa
noia
ara
goiko
mendietara
XLVII
erdi ixillik
eta samurtasunez beterik
kantau dozu gaur goizeko kantua
basoko
txoriakin
batera,
eguzkia
agertzen
asi
danean.
nun ikasi dozu
iñun be entzun ez dodan
kantu polit ori?
biar goizeko
egunsentian be
kantau egiozu
zeure
ume
txikiari,
kantu
polit
ori
kantetan
ikasi
dagien.
XLVIII
etxe aurreko landara
urten dan
gure ume txikiak
eguzki gorriaren jaiote orduan.
berbetan asi jako eguzkiari,
sagastoiko
txori
baten
moduan.
eta
ondo konpondu dira gure ume txikia ta eguzkia
etxuria danez:
«pa» bat bialdu deutso
maitasunezko tutulu-kiñu bero bategaz
eguzkiak
eta
barreari
emon
deutso
gure
txikiak,
begietan
eta
arpegian
kili-kilia
sumatu
da
be
ne
an.
XLIX
batetik bestera
ibili da
gure etxe inguruan.
mendiko basoruntza egin dau gero
egazkada ariñean.
an euki bear dau
etxurea danez
bere kabi ezkutua
bere maitasuna ta poza
txorikuma
txikien
on
do
an.
L
menditontor ganera eldu naz
gaur
eta
geldi dago
nere
arimea
benetan sinisten egian
biotzean ikutu deustelako
izadiaren
guzurbako
arnaseak
oiñaze luzeakaz
ordaindu bearko dodazala
poztasun-une labur bako-
itzaren
errestuak,
badakit.
urrin gelditu dira zelaiunako urteak
eta emengoen azkena be laster etorriko
da.