Erromako Aita Santu XIII-garrenaren urrezko eztegetan
Garita-Onandia, Balbino
Nazan danau ni, Jauna,
Mun ta agur eginik,
Auspaztuten nayatzu,
Or zeure oñetan;
Biotza bere ichiko
Neuskizu bertatik,
Ezertarako balitz,
Zeure eskuetan.
Berrogei eta amar
Urte oso-osuak,
Apaiztu ziñiala
Dira abenduan:
Erroma poztuteko
Alango eztegeak,
Urrez yanzita ei dago
Zeure inguruan.
Ia igaro da gizaldi
Erdi au guztiya;
Illuna bada, baita
Bere argitsua,
Erakutsiaz zeure
Izarrak egia:
"Zariala Zu Aita Santu
Leon jakintsua."
Zure bizitza izanik
Aiñ premiñazkua,
Izar onen argiya
¡Bai! zabalduteko,
Enea emoteko daukat
Gogo egiazkua;
Zeurea albanau alan
¡Ai! Luzituteko.
Argatik orain, Jauna,
Biotz biotzetik
Egingo dot diadar
Al-dan gogorrena,
Esanagaz agitz ta
Benetan poz-pozik:
Bizi bedi Aita Leon
Amairugarrena.
|