Arzai-kanta
Garita-Onandia, Balbino
Kantaurrea.
Guazen guztiok
Belenera,
Jaiyo dan Jesus
Ikustera;
Guazen agudo
Agurtzera,
Gure biyotzak
Emotera.
Kantaldiak.
Poztu zaiteze, zarrak,
Poztu bai, gazteak,
Poztu emakumeak,
Ta ume errubageak,
Kendu negar tristeak,
Bai-bere nekeak,
Egingo diralako
Jaunagaz bakeak.
Guazen pozez beterik,
Guazen Belenera,
Aingeruen soñuak
Zoli entzutera,
Barri osasuntsuak
Gogoz artutera,
Eta gure biyotzak
Atsegiñdutera.
Belengo portalean
Askachu batean
Jaiyo da gure Jesus
Negu gogorrean;
Seincho guztiz Altsua
Abere artean,
Dago estalgi-barik
Lastoen gañean.
Arzaiñak mendi goitik
Archoak arturik,
Saltoka ta korrika
Arinka jachirik,
Duaz portale-pera
Oso arriturik,
Jaiyoadan Aurrari
Eskiñi gurarik.
Aingerubak zeruban
Ta alde guztiyetan,
Seincho jaio barriya
Jardue karitetan,
Barri onek entzunik
Mendi tantaiyetan,
Arzañak zur dabiltzaz
Juateko adoretan.
Guazen gure biyotzak
Emoten Jaunari,
Gloriya Zeruetan
Jainko Altsuari,
Eta emen lurrean
Jesus laztanari,
Berak emon dagion
Poza gizonari.
|