akatsak / iradokizunak inprimatu
Üdoien prozesaren khantoria
Izenburua:
Üdoien prozesaren khantoria
Sinadura:
Topet, Pierre (Etxahun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1969-1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
550-554

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


 

Topet-Etchahun, Pierre

 

 1.

 

 Bi berseten huntzera nüzü abiatzen

 Donaphaleüko jaunik arraruenen;

 Egün hurak beitira jinik Barkoxen,

 Ahargo gañiala aidiaren hartzen;

 Han denetik sortzen

 Badire bizitzen,

 Ez dire gizentzen,

 Sanorik beitiri etxerat ützüliren.

 

 2.

 

 Jüstizia jin zira egün Barkoxera,

 Hanko atenterek plazer beitzien hala;

 Bena jüja izezü haien prozesa,

 Bakia ükhen dezen Üdoien gogula,

 Ahargo zabala,

 Mendi komünala,

 Oro dezan zerra,

 Lürrez aserik hel dadin zelüko borthala.

 

 3.

 

 Üdoien aizuez nüzü estunatzen,

 Nulaz bere deseñian dien trublatzen;

 Ützi ükhen balie, harek betzeitzen

 Haien atendak oro phezuez zerratzen,

 Ezarten betzeitzen

 Bildürik arratsen

 Kabaliak etxen,

 Eta phakü hura haiek ez estumatzen.

 

 4.

 

 Donaphaleü da egün florisan,

 Zeren jüstizia abitatzen den han;

 Han bada President bat eztenik izan

 Ez halako süietik kumarka hoietan;

 Lagünak ber giran

 Ditizü akitan

 Bere kargietan,

 Holako erregelarik ezta jüstizietan.

 

 5.

 

 Felizitatzen zütüt, Musde Vivie,

 Donaphaleün zira aspaldin jüje;

 Estatü horrek deizü hanitx uhure,

 Haboro ükheiteko zirade kapable;

 Aberats zirade,

 Banitate gabe,

 Jenteki afable,

 Ordenariz jente handik holalco ziradie.

 

 6.

 

 Musde Vivie jaunak hartü zin espusa

 Pariseko depütatü baten arreba;

 Nahi balitz izan kargian gota,

 Hura ban belüke, ai zer hegala!

 Bena düzü hura

 Sobera abilla

 Beitaki segida:

 Anbizione gabe dena dela irusa.

 

 7.

 

 Musde Vivie Jauna balitz andrekari,

 Aisa egin lirozü hanitx erri,

 Filosomiaz beita ilüsi garri

 Eta domenanta profetak üdüri;

 Bena eztü nahi

 Egin desplazerik

 Bere Madamari

 Ez eta laidorik zelüko Jaunari.

 

 8.

 

 Felizitatzen zütüt, Musde Frederik,

 Donaphaleün ezta defensür hoberik;

 Zurekila dütüzü Barkoxeko tritik,

 Zuri gomendatürik komünaren altik;

 Zure ispiritik

 Badira sendorik,

 Bere phenetarik,

 Üdoiek eztikezü zure axtirkikarik.

 

 9.

 

 Musde Basterrexa zer defensüra, zü!

 Arrazu gaxtua (ere) zük huntü gei düzü;

 Orai ere hala egin behar düzü,

 Üdoien intresa maite badüzü;

 Partidak bazaitzü

 Jarri nahi khexü

 Gorago mintza zü,

 Emazte gaxtuak(ere) senharra hala goitzen dü.

 

 10.

 

 Berset horik egin tit ahal bezala,

 Enilakoz süjetek zien eskola;

 Bena haiek badie bonür harekila,

 Huntarzünak handirik, kargütik arranda,

 Ni hütsik sakola,

 Nahigorik lüis bat

 Süjet haier beha,

 Berriz (ere) egin neikie nik haier kobla.

 


akatsak / iradokizunak inprimatu